'Laku bat munduan' lemapean, Herri Urrats arrakastatsua espero dabe domekan Senperen
2011-05-06 11:50 Euskerea berbagaiMilaka lagun batuko dira domekan, maiatzaren 8an, Senperen, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian, Laku bat munduan lemapean. Aurten jasotako dirua Kanboko Xalbador ikastetxean hainbat lan egiteko erabiliko da.
Laku bat munduan lemapean, milaka lagun batuko dira domekan, maiatzaren 8an, Senperen, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian. Aurten jasotako dirua Kanboko Xalbador ikastetxean hainbat lan egiteko erabiliko da.
Igaz antolatzaileek espero ebena baino jente gitxiago hurreratu zan Senpereko lakura, baina aurten jai arrakastatsua izatea gura dabe. Eguraldi eskasak ez eban jentea animau, baina aurten eguraldia lagun izango dabe iragarpenen arabera.
Herri Urratsen urtero-urtero batzen dan dirua Iparraldeko ikastetxeetara bideratzen da, beharrizanen arabera, eta dirua jaso ezean proiektuak gauzatu barik geratzen dira. Ikastolek Iparraldean bizi daben egoerea kontuan izanda, sano garrantzitsua da eurentzat Senperen batzen dan dirua. Aurton, Seaskako (Ipar Euskal Herriko ikastolen alkartea) arduradunek jakinarazo dabenez, Kanboko Xalbador eskolako obren finantzazinoa laguntzeko erabiliko da dirua.
Aurtengo Herri Urratsen abestia Berri Txarrak taldeak egin dau, Sustrai Colinaren berbakaz. Talde nafarra zuzenean entzuteko aukerea eukiko dogu Nafarroa gunean, 16:30ean.
Goizeko hamarretan hasiko dira lehenengo ekitaldiak eta arratsaldeko seiretan azkenengoak. Bost gune atondu ditue Herri Urratseko antolatzaileek: Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren Xokoa edo Irrien Lagunen Klubaren txokoa. Bertsolariak, musikea, umeentzako eta famialientzako jokoak, pailazoak, jantzea... danetariko jarduerak antolatu ditue domekarako. Musikeari jagokonez, eskaintzea zabala da: Berri Txarrak, Izate, Luar Na Lubre, Korrontzi & Oinkari, eta abar.
Antolatzaileek domekan autobusez joatea komenidu dala adierazo dabe. Hainbat herritan antolatu ditue autobusak: Ermua, Etxebarri, Zornotza, Bermeo, Sopela, Mungia... Domekea baino lehen joan gura dabenek autokarabanentzako leku berezia eukiko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!