Pello Iturriak jaso dau FEUSEren Farmaburua saria, farmazian euskerearen erabilerea bultzatzeko egindako lanagaitik

Bizkaie! 2011-05-06 12:21   Euskerea berbagai

FEUSEren Farmaburua Saria Farmazialari Euskaldunen Elkarteak banatzen dau bi urtean behin, persona, talde, alkarte edo erakunde batek farmazia munduan euskerea erabiltearen, bultzatzearen eta normalizetearen alde egindako lana autortzeko.

Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE) Pello Iturria farmazialari nafarra saritu dau FEUSEren Farmaburua sariagaz, farmazia arloan euskerearen erabilerea bultzatzeko eta normalizetako egindako lanagaitik. Sari banaketea, aurtengo laugarrena, maiatzaren 8an izango da, 13:00etan, Iruñean dagoan Nafarroako Farmazialarien Elkargoaren egoitzan, Elkartearen XVI. Biltzarraren ondoren, FEUSEko iturriek adierazo dabenez.

Pello Iturria Iruñean jaio zan 1951n, eta 1979tik Iruñeko Estafeta kaleko 87 zenbakiko farmaziako titularra da. Ezaguna da bere jarduera profesionalean farmazia eta euskerearen aldeko egindako lana, zenbait ikerketa lanen euskal argitalpenen bidez eta zenbait ponentzia eta irrati saiotan izandako partaidetzeagaitik.

Nafarroako Unibertsitatean farmazian lizentziatua, Iturria 1994an FEUSEren sortzaileetako bat izan zen, eta elkarteko lehendakariordea (1994-2000) eta lehendakaria (2000-2010) izan da.

1996tik, Nafarroako Farmazialarien Elkargoak argitaratzen dauen aldizkarian orri bat euskeraz idazten dau, eta lau urtez Nafarko medikamentuen banaketarako enpresak argitaratu eban egunkarirako idatzi dau. Era berean, 2002an Farmazia Hiztegiaren edizinoan lagundu eban eta 2004an kanabisari buruzko liburua argitaratu eban; bi lan honeek euskeraz argitaratu ziran.

FEUSEren Farmaburua Saria Farmazialari Euskaldunen Elkarteak banatzen dau bi urtean behin, persona, talde, alkarte edo erakunde batek farmazia munduan euskerea erabiltearen, bultzatzearen eta normalizetearen alde egindako lana autortzeko. Orain arteko irabazleak honako honeek izan dira: Bizkaiko Farmazialarien Elkargoko Euskara Taldea (2009), Miren Eskarne Fuldain farmazialaria (2007) eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Farmazia Fakultadea (2005).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu