Orain dala 25.000 urteko labar-pinturak topau ditue Mañarian
2011-05-04 17:42Askondo Bizkaiko Lurralde Historikoan topau dan Paleolitoko horma-artearen bosgarren kobazuloa da (Ventalaperra, Santimamiñe, Arenatza eta El Rincón dira besteak), eta, animalia-grafien kopurua kontuan hartuta, hirugarren garrantzitsuena da.
Josune Ariztondo Bizkaiko Kultur diputaduak Mañariko Urkioleta auzoko Askondo haitzuloan topau dituen Paleolitikoko 12 grabatuak aurkeztu ditu prentsaurrean, Arkeologian doktore dan Diego Garatek eta Kantabriako Historriaureko Ikerkuntzen Nazinoarteko Institutuko Cesar Gonzalezegaz batera.
Aitatu grabatuak Diego Gárate Maidagan, Joseba Rios Garaizar eta Ander Ugarte Cuetara arkeologo taldeak topau zituen joandako urtarrilean, Bizkaia mailan Paleolitikoko aztarnen ganeko ikerketa proiektu baten barruan. Historiaurreko arte-aztarnategi hori Santimamiñeko kobatakoa baino lehenagokoa da, gure aroa baino lehenagoko 28.000-18.000 urteetakoa baita; hau da, Gravette edo Solutre aldikoa.
Aurkikuntza arkeologiko horren adierazpenen artean, askotariko motibo grafikoak agiri dira: zenbait zaldi, esku bat, zeharretara eginiko marra pareak, eta abar. Pintura gorriz eginiko horma-irudien multzoa da.
Askondo Bizkaiko Lurralde Historikoan topau dan Paleolitoko horma-artearen bosgarren kobazuloa da (Ventalaperra, Santimamiñe, Arenatza eta El Rincón dira besteak), eta, animalia-grafien kopurua kontuan hartuta, hirugarren garrantzitsuena da.
Jabego pribatu batean agertu dira grabatuok, baina lurren jabeen laguntza osoa izan dau Bizkaiko Foru Aldundiak, eta zarratu egin dau gunea, haren babesa bermatu ahal izateko. Izan be, Ondare Legeak bermatzen dau holako multzoen babesa, topetan diran moemntuan bertan.
Ohiko prozedureari jarraituz eta orain arteko esperientziatik abiatuta, Aldundiak kobazuloko edukia definiduteko prozesua hasi dau Askondon. Jarraian, eduki horreek ikertzeko eta kontserbetako; ganera, eduki horreen balioa ezagutarazoteko programa bat egingo da, Bizkaiko gizarteak, euskal gizarte osoak eta interesa daben persona eta erakundeek informazinoa eskuratzeko aukerea izan deien.
Askondoko kobazuloa 1912an deskubridu eban Gávez Cañero jn.ak eta lehenengo momentu hartean aztarna arkeologiko urri batzuk baino ez zituen topau. Geroago, 1963an, kobazuloetako hartzaren burezur bi topau zituen bertan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!