Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin dabe Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2011-05-06 14:10   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin barri dabe. Lehenago nobela laburren lehiaketea zanak igaz aldatu eban formatua, beka bihurtuz. Idazleek irailaren 1era arte bialdu leikiez proiektuak.

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin barri dabe. Lehenago nobela laburren lehiaketea zanak igaz aldatu eban formatua, beka bihurtuz. Idazleek irailaren 1era arte bialdu leikiez proiektuak.

Antolatzaileen esanetan, euskal kulturea aberastea eta idazleen lana bultzatzea da Augustin Zubikarai bekearen helburu nagusia. Aurtengo deialdi honetara aurkezten diran eleberriak idazteko proiektuak jatorrizkoak eta euskeraz sortuak izan behar dira, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu barik. Bekea behin irabazten dauenak ezingo dau barriz parte hartu.

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren idazleek osotuko dabe epaimahaia. Euren ebatsia 2011ko urriaren 1ean jakinarazoko dabe. Aurkeztutako lanek behar besteko kalidaderik ez badabe, bekea emon barik geratu leike.

Saria 6.000 eurokoa izango da. Bekearen diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren jasoko dau idazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan.

Hainbat urtez nobela laburren lehiaketa izandakoa 2010ean beka egin eben. Itxura barriko lehen deialdi haretan Joxean Agirre idazle zarauztarra izan zan irabazlea, eta udagoienean kaleratuko da beka honen laguntzinoari esker idatzitako liburua, Zwei Frauen (bi emakume).

Argibide gehiago behar izan ezkero:

Ondarroako Udaleko euskara zerbitzua: 94 683 36 68 mrey@ondarroakoudala.net

Elkar argitaletxea: 943 31 02 67 liburuak@elkar.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu