Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluiniako zinema izango da ikusgai Birminghameko Midlands arte-zentroan
2011-05-06 10:48 BarriakMaiatzaren 19an izango da euskal zinemaren txandea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filma ikusteko aukerea izango baita. Gainera, Jon Garaño zuzendaria bertaratuko da eztabaidarako.
Euskal, galiziar eta katalan Zinemaldia antolatu da Birminghameko (Ingalaterra) Midlands arte-zentroan (MAC), Etxepare Euskal Institutuaren, Ramon Llull Institutuaren, Galiziako Xuntaren eta Birminghameko Unibersidadearen laguntzinoagaz. Birminghameko Unibersidadea Etxepare Institutuak martxan dauen irakurle programearen barruan dago.
Etxepare Institutuko iturriek jakinarazo dabenez, zinemaldia maiatzaren 12an hasiko da, arratsaldeko 14:00etan emongo dan Elisa K Judith Colell eta Jordi Cadena katalanen filmagaz. Ondoren, Jordi Cadena zuzendaria izango da bertan, eztabaida saiorako.
Maiatzaren 19an izango da euskal zinemaren txandea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filma ikusteko aukerea izango baita. Gainera, Jon Garaño zuzendaria bertaratuko da eztabaidarako. Zinemaldia amaitzeko, maiatzaren 26an Crebinsky film galiziarra emongo da, eta Enrique Otero zuzendaria izango da bertan galdera-erantzunetarako.
Film guztiak jatorrizko hizkuntzan proiektauko ditue, ingelesezko azpitituluakaz, eta sarrerea dobakoa izango da. Emonaldi guztiak Midlands arte-zentroan izango dira, arratsaldeko 14:00etan hasita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!