Maiatzaren 8an hasiko da 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-05-04 15:54   Bertsolaritzea

Lau urteko aroaren ostean, Gipuzkoako bertsolaritzearen isla izateko atxakian jarri da abian Txapelketea, Gpuntua markatzat hartuta. Orion hasi eta Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 26 herritan jokatuko dira saioak.

Maiatzaren 8an hasiko da Orion 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea. Lau urteko aroaren ostean, Gipuzkoako bertsolaritzearen isla izateko atxakian jarri da abian Txapelketea, Gpuntua markatzat hartuta. Orion hasi eta Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 26 herritan jokatuko dira saioak.

Holan adierazo dabe Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideek Orioko kultur etxean egin daben prentsaurrekoan. Bertan izan dira Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Lehendakaria, Oroitz Azurmendi Elkarteko koordinatzailea eta Unai Manterola Orioko Errikotxia Bertso Eskolako kidea.

Lau urtean Gipuzkoako errealidadea aldatu da, baita Gipuzkoako bertsolaritzea be; eta aurtengo txapelketeak Gipuzkoako bertsoa islatzeko eta haizatzeko helburua dauka esanez hasi dau prentsaurrekoa Saroi Jauregik. Txapelketako babesleei eskerrak emon ostean, Bertsozale Elkarteak Gipuzkoan abian dauen proiektuaren barri emon dau Jauregi lehendakariak: Gipuzkoan bertsolaritzea sendo dago. Bertso Eskoletan eta Hezkuntza Arautuan Proiektua aurrera doa indar betean, eta horren adierazle eta isla da aurtengo Txapelketako parte-hartzaileen maila eta kopurua, adierazo dau Jauregik.

Zehatz-mehatz, Hezkuntza Arautuko proiektuan, Gipuzkoako 8.733 neska-mutiko (joan zan ikasturtean baino mila gehiago) inguruk jasoten ditue bertsolaritza-eskolak Gipuzkoako bederatzi bailaratan, eta 49 herritan banatuta dagozan 130 ikastetxetan.

Bertso Eskolei jagokenez, danetara, 884 lagunek parte hartzen dabe Gipuzkoa osoko bertso eskoletan. Horreetatik % 38,80 emakumeak dira eta % 61,20 gizonezkoak. Parte-hartzaile kopuru altuena haurren bertso eskoletan dago, % 68,67; helduetan, barriz, %31,33 dira.

Haurren estadistikei begiratuta, barriz, honokoak dira datuak: % 47,45 neskak dira eta % 52,55 mutilak.


Gpuntua 2011

Inoizko txapelketarik handiena izatera dator aurtengoa; eta erronka handia izango da Gipuzkoako Elkartearentzat, gogoeta sakonaren ostean, besteak beste, Txapelketea maiatzean hastea ebatzi dauelako Gipuzkoako Elkarteak, adierazp dau Oroitz Azurmendi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. Zortzi hilebeteko Txapelketa izango da, beraz, eta Elkarteak helburu bereziak jarri ditu aurtengorako, txapelketen ohiko helburuez gan. Gpuntua aukeratu dabe aurten be lematzat, orain lau urte lemak lortu eban zabalkundeagaitik eta Gipuzkoako bertsolaritzearen ikurrari izena eta irudia emote aldera.


Bertso Eskolak, proiektuaren ardatz

Bertsolaritzea gizarteratzeaz eta zabaltzeaz gan, Gipuzkoako bertso eskolak prestigiatzea eta euren lana autortzea, bertsolaritzea esparru barrietara zabaltzea eta bertsozaleagazko hartu-emonak sendotzea dira Txapeletearen helburu nagsuiak, Azurmendik argitu dauenez. Bertso eskolen lana zutabe da bertsolaritzearen transmisinorako eta zabalkunderako, eta, zelan ez, txapelketak antolatzeko be bai, gehitu dau Azurmendik. Horregaitik, Gpuntuak euren lana bultzatu, sendotu eta goraipatu nahi dau aurten.

Ildo beretik jarraitu dau Unai Manterola Orioko Errikotxia Bertso Eskolako kideak, eta Orioko kasua adibidetzat hartuz, azaldu dau: herri dinamizatzaile eta kohesionatzaile lanetan talde indartsua da gure bertso eskolea; gaztetxu nahiz helduak euskal kulturara hurreratzekoo eta herri jardunari ekarpenak egiteko batzeko gunea baita, zehaztu dau Manterolak.

Txapelketearen norabide eta helburuakaz jarraituz, komunikazinoarena izango da erronka nagusietakoa: Gpuntuak Gipuzkoako bertsoaren sarea lotu eta indartu nahi dau, bertsozalearengana gerturatu, eta Sarea izango da horretarako bide: www.gpuntua.com webgunea izango da erreminta nagusia, eta sare sozialen bidez haizatuko dira edukiak, ohiko euskarriak lantzeaz gan, gaineratu dau Azurmendik.


Lehen fasea, datuz datu

Txapelketearen filosofiaren eta helburuen gainean jardun ostean, maiatzean jokatuko dan lehen faseko datu guztiak emon ditu Oroitz Azurmendik. 76 bertsolarik hartuko dabe parte Txapelketan, eta 60 hasiko dira lehen fasean. Ganerako 16ak irailean gehituko jakez: 2007ko 10 semifinalistak final zortzirenetan, eta orain lau urteko 6 finalista final laurenetan.

Lehen fasean 20 saio jokatuko dira, 10 herritan, goiz eta arratsaldeko saiotan banaturik. Orion izango da lehen saioa eta Urretxu-Zumarragan azkena, bagilaren 5ean. Herri gehienak herri txikiak dira lehen fase honetan, eta herriotako bertso eskola eta bertsozaleakaz hartu-emonak sendotzea da helburua. Horren harira, barrikuntza lez, herri bakotxean bazkaria izango da herri bakotxeko alkarte batean, eta nahi dauen guztientzako zabalik.

Saioetarako nahiz bazkaritarako sarrerak www.gpuntua.com webgunean baino ez dira salduko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu