Leioako XII. Umore Azokak 150 emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 12tik 15era bitartean
2011-05-05 15:38 KultureaKale eta plaza gozetako eta ondo pasetako espazio legez aldarrikatuz, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak XII. Umore Azoka aurkeztu dau . Maiatzaren 12an hasi eta 15era bitartean hainbat diziplinatako makina bat kaleko ikuskizun eskainiko dira Leioan. Antolatzaileek 40.000 bat lagun batuko dirala aurreikusi dabe.
Kale eta plazak gozetako eta ondo pasetako espazio legez aldarrikatuz, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak XII. Umore Azoka aurkeztu dau . Maiatzaren 12an hasi eta 15era bitartean hainbat diziplinatako makina bat kaleko ikuskizun eskainiko dira Leioan. Antolatzaileek 40.000 bat lagun batuko dirala aurreikusi dabe.
Azokearen alde didaktikoa eta komertziala azpimarratu ditu Eneko Arruebarrenak aurkezpenean, biak dira-eta garrantzitsuak. Euskal Herriko konpainientzako erakusleiho garrantzitsua da Leioa, Arruebarrenak nabarmendu dauenez. Kalidadezko kaleko antzerkia eskaintzea da gure helburua, eta gurea leku aproposa da, ganera, bertako taldeek euren lanak erakusteko, azaldu dau. Horrezaz gan, antzerkiaren munduko programatzaile eta banatzaile ugari izaten da azokan. Konpainiek kontratuak lortzeko egun egokiak dira, ganeratu dau. Daborduko, antzerki munduko 140 bat lagunek emon dabe izena Leioako Azokan.
Leioako Udaleko Kultura arduradunak esan dauenez, 400 eskaera izan ditue, bai Euskal Herrikoak bai kanpokoak; horreetatik 46 konpainia aukeratu ditue. 12 konpainia Euskal Herrikoak dira, 13 nazinoartekoak eta 21 estadukoak. Danetara, 19 lan estreinauko dira lehenengoz, zehaztu dau. Leioan egongo diran euskal konpainien artean dagoz Deabru Beltzak, Panta Rhei, Trapu Zaharra edo Gorakada.
Kaleak barre egiteko eta gozetako espazio izatea gura dogu, azpimarratu dau Leioako alkateak. Horretarako adin eta gustu guztietarako egitarau bete-betea preparau dabe, gau eta egunekoa. Diziplina ugari batuko dira Leioan: antzerkia, jantzea, instalazinoak, musikea, zirkua, clownak, eta abar.
Leioako Umore Azokak sorkuntzeagaz daukan konpromisoa gogoratu dabe prentsaurrekoan. Sormen prozesuaren pausu guztietan lagundu gura izan dogu, adierazo dabe. Horregaitik, ondoko ikuskizunetan parte hartu dau Leioak: Deabru Beltzak taldearen The Wolves; Kukai Konpaniaren Karrikan; Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danzaren La Petite Voiture; eta, Markeliñeren Anomalía Magnética.
Azokako egitarauaren barruan, bestelako ekitaldi batzuk be atondu ditue: Kale-Arteen Topaketa Profesionalak Euskadin, Umore Azoka Sariak, Argazki maratoia eta La Codorniz 70 urte erakusketea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!