Matematikea eta artea bat eginda 'Imaginary' erakusketan

Bizkaie! 2011-05-04 15:47   Kulturea

Matematikea eta artearen arteko lotureari buruzko Imaginary izeneko erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Bizkaia Aretoan. Espainiako Matematika Elkarteak (RSME) antolatu dau ekimena mendeurrena ospatzeko asmoz, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzinoa jaso dau. Maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.

Imaginaryren aurkezpenean Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Antonio Campillo, Espainiako Matematika Elkarteko presidentea, Oscar Alegría Telefonicako lurralde zuzendaria, Andreas MattAlemaniako Mathemathisches Forschungsinstitut Oberwolfach jatorrizko erakusketearen komisarioa eta Raúl Ibáñez Imaginary-RSME 2011 Batzordeko kidea egon dira.

Imaginary: begirada matematiko bat arteari irudimenaren bidez erakusketa interaktiboa Oberwolfacheko Ikerketa Matematikoen Institutuak (Alemania) sortutako Imaginary izeneko erakusketearen moldaketea da, eta matematikarien eta artisten arteko parte-hartzearen emoitzea da.

Ekimenaren leitmotiva irudia da; imajinautako errealidadearen eta objektu matematiko abstraktuen adierazpen zehatzen arteko alkarketea, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu