Gerediagak Durangoko Azokaren 46. edizinoaren irudia aukeratzeko lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2011-05-05 10:48   Kulturea

Gerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizinoaren irudia aukeratzeko lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da eta irabazleak 1.300 euro jasoko ditu.

Gerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizinoaren irudia aukeratzeko lehiaketea antolatu dau.

Aurreko urteen aldean, aurten parte-hartzaileei azokearen irudia diseinatzeko eskatuko jakie, eta horregaz batera, irudiak azokearen kartel nagusi modura izango dauen garapena aurkeztu beharko dabe.

Lehiaketan parte hartzen daben egileek lan bakarra, originala eta argitaratu bakoa bialdu beharko dabe. Gerediagako alkarteak jakinarazo dauenez, irabazleak 1.300 euro jasoko ditu. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da. Lehiaketearen oinarriak www.gerediaga.com eta www.durangokoazoka.com webguneetan ipiniko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu