XXIII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea maiatzaren 1etik 31ra izango da
2011-05-02 12:36 MusikeaAurreko edizinoan 818 talde aurkeztu, 17 kontzertu egin eta danetara 4.000 ikusle baino gehiago batu ziran. Lehiaketearen oinarriak ikusteko eta izena emoteko www.bilbao.net/bilborock webgunera jo behar da, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.
Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dauen Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa martxan da, eta izena emoteko epea maiatzaren 1etik 31ra egongo da zabalik, antolakuntzak jakinarazo dauenez.
Gaur egun, lehiaketa hau europar musika talde gazteentzako erreferentzia da. Ohikoa dan legez, hiru kategoria izango dira: Pop Rock, Metal eta Beste joerak. Sarietan 20.700 euro banatuko ditu eskudirutan, eta bideo-klipen grabazinoak, kontzertuak Bilbon (Aste Nagusia eta Bilborock aretoan) eta beste uri batzuetan, musika-tresnak, sariak kontzertuak entzutera doazenentzat eta abar eskaintzen ditu.
Aurreko edizinoan 818 talde aurkeztu, 17 kontzertu egin eta danetara 4.000 ikusle baino gehiago batu ziran. Lehiaketearen oinarriak ikusteko eta izena emoteko www.bilbao.net/bilborock webgunera jo behar da, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!