Bilboko II. Barreterapia Jardunaldiak antolatu ditue asteon

Bizkaie! 2011-05-02 11:20

Barreterapia eta Antzeko Diziplinen II. Jardunaldiak antolatu ditue Bilbon maiatzaren 2tik 8ra bitartean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Manantial de la Risa izeneko alkarteak. Jarduera guztiak Abandoko geltokiko erakusketa aretoan egingo dira, 10:00etatik 22:00etara.

Barreterapia eta Antzeko Diziplinen II. Jardunaldiak antolatu ditue Bilbon maiatzaren 2tik 8ra bitartean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Manantial de la Risa izeneko alkarteak. Jardunaldion helburua ipuinen sorkuntzea eta kontaketea, musikaterapia, biojantzea, masajea eta automasajea, erlajazinoa eta clown-a moduko jardurek personon osasunean dauken eragina erakustea da. Jarduera guztiak Abandoko geltokiko erakusketa aretoan egingo dira, 10:00etatik 22:00etara.

Gorputz-adierazpena, jolasak, jantzea, arnasketa ariketak, masajeak eta modu natural eta osasungarrian barre egiteko teknikei esker, Manantial de la Risa alkarteak eta beste diziplina batzuetako profesionalek jarduera horreen onurak azalduko deutsiez parte-hartzaileei. Igaz, 2.500 bat lagunek hartu eben parte barreterapiaren ganeko topeketetan.

Gelotologoak -prebentzino, errehabilitazino eta prestakuntza alorreko zereginetarako barrea eta emozino positiboak erabilten dituen personea- barreterapia teknikea erlajetako, sentimendu eta maitasun-ahalmena zabaltzeko edo isiltasunean eta sorkuntzan sakontzeko erabilten dabe.

Zientziak egiaztatu dau barreak dopaminea, serotoninea edo endorfinea izeneko substantzia kimikoen jarioa eragiten dauela; horreei esker, personak gaztetu egiten dira, estresa, tensinoa, ansiedadea, depresinoa eta kolesterola moteltzen dira, eta mina, insomnioa eta bihotz-hodietako eta arnas-aparatuko arazoak konpontzen laguntzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu