Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak film laburrak munduan zabaltzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 15:46   Barriak

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Donostian. Akorduak Kimuak programea kudeatzeko Etxeparek Filmategiari egingo deutson 127.281 euroko ekarpena be jaso dau.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Donostian. Akorduak Kimuak programea kudeatzeko Etxeparek Filmategiari egingo deutson 127.281 euroko ekarpena be jaso dau.

Joxean Fernandezek itunaren garrantzia azpimarratu dau prentsaurrekoan: Euskal zinema ardatz garrantzitsua da euskal kulturearen nazinoarteko sustapenean, eta holan jarraitu behar dau. Eta ganeratu dau hitzarmena ekarpen ekonomiko bat baino gehiago izatea espero dauala. Fernandezen ustez, Etxepare Institutua sortzen dabilen sareak aukera bat izan behar dau Kimuak programea bultzatzeko.

Aizpea Goenagak, ostera, Euskadiko Filmategiak Kimuak programearen bidez egindako lana goraipatu dau. Euskadiko Filmategiak bide luzea egin dau azken urteetan, berak sortu eban munduan eredu dan Kimuak programa. Honek gure zinemagile eta sortzaileei ate asko edegi deutsoez munduan. Guk, hitzarmen honi esker, orain arte egindakoari bultzadea emon gura deutsagu, egindakoa indartuz, azaldu dau.

Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Dirua Kimuak katalogoak osotzeko, merkatu profesionaletara joateko eta zinemaldi eta antzeko ekitaldietan parte hartzeko bideratuko da. Orain arte, ekarpen hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egiten eban. Goenagak erakundeen arteko alkarlanaren garrantzia be nabarmendu dau, Etxepare Institutuaren ardatz nagusietako bat, hain zuzen be. Euskadiko Filmategiaren sinatutako hitzarmena Institutuak sinatutako hirugarrena da: 2010eko abenduan EITBgaz sinatu eban, eta urtarrilean Cervantes Institutuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu