Zinebiko azken edizinoko atal ofizialean aurkeztutako eta gaztelaniaz egin ez diran lanak ikusgai

Bizkaie! 2011-05-04 12:15   Barriak

Eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko udaltegiak, 70-80 minutuko saioetan batutako film laburren aukeraketea eskainiko dau. Programazinoaren barruan, Europako eta Ameriketako lanen katalogo zabala sartzen da, eta baita Israeletik edo Errusiatik etorritako zenbait lan be.

Zinebi 52an programautako zine dokumental, fikzinoko eta animazinokoaren erakustaldia eskaintzen dauen Zinebiklub 11 egitarauak bere programazinoari ekingo deutso barriro bihar eguenea, hilak 5. Maiatzean eta bagilean, gaztelaniaz egin ez dan zineak beteko ditu saio gehienak, baina Espainian eta Euskal Herrian egindako lanik garrantzitsuenez gozetako aukerea be izango da, lehiaketatik kanpoko Euskal eta espainiar zinearen informagarriak izeneko sekzinoan.

Eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko udaltegiak, 70-80 minutuko saioetan batutako film laburren aukeraketea eskainiko dau. Programazinoaren barruan, Europako eta Ameriketako lanen katalogo zabala sartzen da, eta baita Israeletik edo Errusiatik etorritako zenbait lan be. Herrialde horreetako lanak oso gitxitan ikusten doguz gure erakusketa aretoetan.

Aukeratu diran izenburuen artean, Zinebi 2010eko Zinemaldiko Sari Nagusia irabazi eban Norït Krupi, Letoniako animazino lan berezi eta dibertigarria, azpimarratu behar da. Film hori, goizeko saiorako aurreikusitako programazinoan eskainiko da. Bertan, uri txiki batean bizi dan intelektual talde baten istorioa kontetan da. Persona azkarrak, atseginak, zorrotzak eta garaileak dira, eta euren arrakastearen gakoa, apoak irunsteko (filmaren izenburua) daben gaitasuna da. Lan horrek Animazinoko Urrezko Mikeldi saria be irabazi eban.

Horrezaz gan, Zinebiklubek beste hiru saio programau ditu, estilo anitzetako hogei bat film labur euskaldunakaz eta espainiarrakaz. Film horreek, lehiaketatik kanpoko Euskal eta espainiar zinearen informagarriak izeneko zinemaldiko atalean eskaini ziran. Atal horrek 2010eko produkzino lanen arteko azpimarragarriena batzea eta erakustea dau helburu.

Zinebikluben ikusi ahal izango diran lanen artean, Zinebiko azken edizinoan Euskal herriko Gidoilarien Elkarteak Euskal Gidoirik Onenari emondako saria jaso eban Egoi Markaidaren Arditan dokumentala azpimarratu behar da. Programazinoaren barruan, Juan José Suracek egindako La confesión de Saduj animazinoko film labur interesgarria be izango dogu. Mundu ilun bat irudikatzen dauen istorioa da, eta bertan azpimarragarriak dira egite bikaina eta zenbait zinemalditan sariak jaso dituan soinu banda berezia.

Era berean, Niko Vázquez egile euskaldunaren Delirium Tremens, lan labur eta iradokitzailea edo Ramiro Ledo egile galiziarraren O proceso de Artaud dokumental esperimentala ikusi ahal izango doguz. Azken lan horrek, Antonin Artaud antzerki egileak eta antzezleak 1927an Surrealista taldetik izan eban kanporatze gatazkatsua kontetan dau.

Azken eguna, (bagilaren 16a), euren jarduerea Bilbon eta inguruetan daben zine eskolek egindako lana erakustera bideratuko da oso-osorik. Holan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien eta Arte Ederren Fakultadeetako, IMVAL ikasketa zentroko eta Erandio-Tartangako Goi Lanbide Eskolako ikasleek egindako 16 film labur erakutsiko dira. Saio berezia izango da, eta trebatze prozesuan dagozan gure zinegile gazteen sormena eta azken lanak ezagutarazo nahi dira. Ikasle horreek izango dira, hain zuzen be, Euskadiko ikus-entzunezko industriaren profesional barrietako batzuk.

Zinebiklub ekimenak hainbat helburu ditu, eta horreetako lehenengoa Bilbok dauen zine eskaintzea osotzea da, gure pantailatan oso ohikoa ez dan ikus-entzunezko produkzino motaren programazino egonkorraren bitartez, film laburrak eskainiz (fikzinoa, marrazki bizidunak, dokumentalak, esperimentalak, etab.). Lan horreek, egile barrientzat eskola eta, aldi berean, ezagun egiteko eta saltoa emoteko gune dira.

Beste alde batetik, etenbako jarduerea eskaintzen deutso Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ikus-entzunezkoen alorrean antolatzen dauen programazinoari eta, ganera, Zinebik proiekzino handiagoa emoten deutso uriari jaialdia bera ospatzen dan egunetatik kanpo.

Kontuak kontu, maiatzean eta bagilean, Zinebiklubeko proiekzinoak Barrainkuako Udaltegian izango dira, Dolby soinua izango dauen aretoan, eguen guztietan, arratsaldeko 19:30etik aurrera eta doban (aretoa bete arte). Ordutegiei eta programazinoari buruzko informazino guztia Bilboko Udaleko (www.bilbao.net) eta Zinebiko (www.zinebi.com) webguneetan edo 010 telefono zenbakian jaso daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu