IbilArte Euskal Herriko Arte Garaikidearen erakusketea maiatzaren 5etik 22ra ikusgai AlhondigaBilbaon
2011-05-04 15:33 KultureaIbilArte erakusketan hainbat euskal artista eta artelan ikusteko aukerea izango da, sensibilidade eta aniztasun desbardinak agirian itxita baina beti be erakusketearen helburu nagusiari eutsiz, hau da, euskal gizarteari euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko nahia agerrarazotea, ikastolen espirituagaz batera.
Ibilaldia 2011rako gero eta gitxiago falta da (Boga! lemapean, maiatzaren 29an dogu hitzordua Ondarroan) eta azken urteetako konpromisoari helduz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be prest dago. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 5etik 22ra bitartean AlhondigaBilbaoko Bastida aretoan.
Ikastolen Elkartetik jakinarazo dabenez, inaugurazio ekitaldia maiatzaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bastida Aretoan bertan. Parte-hartzaileak, Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko R.M. Azkue ikastoletako ordezkariak, Ibilaldia Elkarteko presidentea eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izango dira.
Itsasoari lotutako herri batean ospatuko da maiatzaren 29an Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Ondarroan, hain zuzen be, eta Ibilaldiko goiburua dan Boga! be erakusketan oso presente egongo da.
Kontuak kontu, IbilArte erakusketan hainbat euskal artista eta artelan ikusteko aukerea izango da, sensibilidade eta aniztasun desbardinak agirian itxita baina beti be erakusketearen helburu nagusiari eutsiz, hau da, euskal gizarteari euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko nahia agerrarazotea, ikastolen espirituagaz batera.
Aurtengo erakusketak bi atal izango ditu. Alde batetik, hainbat artistaren koadroak ikusteko aukerea izango da (Jorge Rubio, Jon Almazan, Ismene Costilla, Andoni Euba, Carmen Olabarri, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano, Ismael Iglesias); bestetik, Ibilaldiak produzidutako txalupen interpretazinoa egin dabe beste zenbait artistek (Fernando Garay, Anita, Snake, Latrini, Jokeremon, Carlos Campó, Liher Aranzibia, 400 muralismo, Iñaki Aretxaga eta abar) eta kultura arlo guztietako artistek (Arkaitz Estiballes, Ken7, Klaudio Landa, Athletic eta abar), sormen handiko obrak eginez.
Gainera, Aitzol Aramaiok (Aste Santuan hil dan Ondarroako zinegileak) egindako Ibilaldiko bideoklipa ikusteko aukerea izango da. Erakusketearen obra guztiak eta euren zehaztapenak Ibilarte 11 deituriko katalogoan batu dira eta erakusketan bertan banatuko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!