Euskadi-Cuba alkarteak 'Kuba, uharte solidarioa' erakusketea edegiko dau Bermeon

Bizkaie! 2011-05-31 13:06

Euskadi-Cuba alkartasun politikorako euskal alkarteak Kuba, uharte solidarioa erakusketea zabalduko dau Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, bagilaren 6tik 11ra bitartean.

Euskadi-Cuba alkartasun politikorako euskal alkarteak Kuba, uharte solidarioa erakusketea zabalduko dau Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, bagilaren 6tik 11ra bitartean.

Erakusketeaz gan, alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez, bagilaren 9an, La dimensión de las palabras dokumentala eskainiko dabe bertan, 19:00etan. Kubako Yo, si puedo alfabetatze-programeari buruzko dokumentala da, eta Latinoamerikako herrialdeetan egitasmoak izandako eragina erakutsi dabe bertan Kubako zinemagile gazteek.

Kuba, uharte solidarioa bagilaren 6tik 11ra egongo da zabalik, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara, eta astelehen, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara.

Euskadi-Cuba alkarteak gogoratu gura izan dau gizarte-garapena lortzea lehentasunezko helburua dala Kubako Iraultzearen garaipenaren ostetik. Politika iraultzailearen asmo nagusiak izan dira herritar guztiek lana, etxebizitzea eta elikadurea eskuratzeko aukerakaz lotutako gaiak, eta osasun eta hezkuntza zerbitzuak doban jasoteko eskubidea bermatzea. Gizarte-garapenari emondako garrantziari esker, Kubak gizarte desbardintasun handiakaz amaitzea lortu eban: batetik, desnutrizinoa, errakitismoa, analfabetismoa, txirotasuna; eta bestetik, osasun eta hezkuntza moduko oinarrizko gaietan herrialde garatuen mailara heldu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu