Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXVIII. Bertsolari Txapelketearen finala bagilaren 3an jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2011-05-31 18:04   Bertsolaritzea

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.

Bizkaiko Eskolarteko XXVIII. Bertsolari Txapelketea finalaren zain dago eta hitzordua bagilaren 3an izango da Bilboko Indautxun, El Carmen aretoan, goizeko 11:00etan hasita. Maila bitan jokatuko dira txapelak, bat 14 urte artekoentzat dago izendauta eta bestea 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sei bertsolari gaztetxu izango dira lehenengo atalean eta zortzik kantauko dabe bigarrenean. Bizkaiko hainbat eskualde dago ordezkatuta saio honetan, bardin gune euskaldunetakoak eta erdalguneetakoak. Orain urte batzuk barrikuntzatzat hartzen zan Bizkaiko alderik erdaldunenekoak bertsotan hain trebe agertzea baina honezkero normaltasun osoz hartzen ditue finalak batzuk eta besteak.

Txikien mailan bat izan ezik beste guztiak lehenengoz datoz bat-bateko txapelketara. Ez da hola gazteen mailan, izan be, honeetariko gehienek probauta daukielako finalera heltzearen poza.

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.


Finalistak

14 urte artekoak

Kattalin Arriola - Mungia
Txaber Altube - Abadiño
Leire Amenabar - Larrabetzu
Jon Larrabide - Derio
Arrate Gaztelu - Larrabetzu
Iker Garitagoitia - Arrigorriaga


15-18 urtekoak

Nuria Cortada - Muskiz
Malen Amenabar - Larrabetzu
Nerea Ibarzabal - Markina
Imanol Uria - Algorta
Ane Alegria - Amorebieta-Etxano
Aitor Bizkarra - Abadiño
Txaber Ormazabal - Arrigorriaga
Olatz Ipiña - Ugao

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu