Euskadiko Barrikuntzearen Interneteko atariak 350.000 bisita baino gehiago izan zituan 2010ean

Bizkaie! 2011-05-31 11:23

www.euskadinnova.net ataria Euskadiko Agenda Digitala 2015 edo AD@15 Planaren (horixe da hain zuzen Euskadi Informazino Gizartean Planak hartu dauen izen barria) barruko ekimen bat da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren jabetzakoa dan eta SPRIk kudeatzen dauen Euskadiko Barrikuntzearen Atariak (www.euskadinnova.net) 359.476 bisitari izan zituan 2010ean. Bisita horreek 1.078.455 orri ikusi zituen eta erabiltzaileen kopurua 166.407koa izan zan. Kontuak kontu, Euskadinnova izan da barrikuntzeari buruzko Euskadiko webgune bisitatuena eta erreferentziazkoa bilakatu da gai horreetan interesauta dagozan euskal internautentzat, SPRIko iturriek nabarmendu dabenez.

Bisitak 123 herrialdetatik heldu ziran 2010ean, besteak beste, Mexiko, Kolonbia, Peru, Argentina edo AEBetatik; halan da be, Espainia izan zan bisita iturri nagusia.

Igaz lortutako bisiten kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, atariak hainbat elementu buztartzen jakin dauelako, hau da, webgune dinamikoa da, edukiak etenbarik eguneratzen ditualako; osotua be bada, webgune bakarrean batzen dauelako barrikuntzeari buruz jakin beharreko guztia; informazino praktikoa eskaintzen dau ekitaldi, laguntza eta aukera guztiak begirada bakarrean ikusteko; eta erabilteko erraza da lehen bisitatik hasita.

Erabiltzaileek gehien bisitau dituen atalak agendea eta albisteen atala izan dira. Agendeak Euskadin hurrengo hilebeteetan izango diran jarduera guztiak batzen ditu, webguneko egiturearen oinarrian dagozan lau esparruen inguruan: Barrikuntza Teknologikoa, Gizarte Barrikuntzea, Enpresa Eraldaketea eta Enpresa Digitala. Mota guztietako jarduerak batzen ditu, esaterako, biltzarrak, ikastaroak, jardunaldiak edo tailerrak eta danetara 650 ekintza baino gehiago dira.

Albisteen atalean begirada bakar batean ikus daitekez aitatu eremuetako barrikuntzeari buruzko informazinoak eta nobedadeak. 2010eko abendura arte, euskadinnova webguneak 1.000 albiste baino gehiago zabaldu zituan, eta Enpresa Digitalari buruzko artikuluak izan ziran interes gehien pizten ebenak.

Bestalde, edukien sindikazinoa izan zan euskadinnova atariko erabiltzaileek gehien erabili eben beste tresna bat. Asteroko buletinak errekorra lortu eban zabalkundeari jagokonean: barikuro, 29.400 harpidedunek barrikuntzearen inguruko azken albiste eta ekitaldiei buruzko informazinoa jasoten dabe eta, gainera, bertan irakur leikiez eginiko azken alkarrizketak, argitaratutako bideoak eta bestelakoak.

Era berean, internautek oso gogoko dabe laguntzei buruzko alerta zerbitzua. Zerbitzu horretan izena emon ezkero, erabiltzaileak uneoro jasoko dau diru-laguntza guztiei buruzko informazinoa, esaterako, zeintzuk diran EAEko enpresetan barrikuntza proiektuak gauzatzeko edo enpresetan Informazino eta Komunikazino Teknologia (IKT) barriak txertatzeko dagozan laguntzak. Gainera, alerta zerbitzu praktiko bat eskaintzen dau interesatuei abisetako laguntzen indarraldia amaitu dala.

Euskadiko Barrikuntzearen Ataria Euskadiko Agenda Digitala 2015 edo AD@15 Planaren (horixe da hain zuzen Euskadi Informazino Gizartean Planak hartu dauen izen barria) barruko ekimen bat da. Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak osotu dau dokumentu hori, Informazino Gizartea bultzatzeko lanean bereak dituan eskumenen markoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu