Ondarroako Unanue Musika Eskoleak ikasturte amaierako egitaraua atondu dau
2011-05-31 15:19 MusikeaBagilaren 8an, aurtengo barrikuntza handiena izango da, antzerki musikala, hain zuzen. Ondarroako Kafe Antzokian izango dira aurreikusitako bi emonaldiak, 19:00etan eta 20:30ean. Antzeztuko dan lana Augustin Zubikarai ondarrutarrak 1977an idatzitako Saliña Maixua izeneko ipuinaren moldaketa musikatua izango da.
Urtero moduan, Ondarroako Unanue Musika Eskoleak ikasturte amaierea ospatzeko egitarau potoloa preparau dau bagilerako. Ikasleek ikusleei urtean zehar ikasitakoa erakutsiko deutsee eta honeek, aldi berean, saio bikainakaz gozau ahal izango dabe.
Bagilaren 3an, herriko Gaztetxeak joera barriko konboen kontzertua hartuko dau, gitarra, baxu eta bateriagaz osotutako taldeakaz. Musika Eskolako ikasleen jazz eta rock talde bana ibiliko dira hitzordu honetarako preparau daben egitaraua eskaintzen arratsaldeko 18:30etik aurrera.
Bagilaren 8an, aurtengo barrikuntza handiena izango da, antzerki musikala, hain zuzen. Ondarroako Kafe Antzokian izango dira aurreikusitako bi emonaldiak, arratsaldeko 19:00etan eta 20:30ean.
Antzeztuko dan lana Augustin Zubikarai ondarrutarrak 1977an idatzitako Saliña Maixua izeneko ipuinaren moldaketa musikatua izango da. Arduradunen esanetan, saiatu gara lana ahalik eta gehien berak idatzitakoa errespetetan baina, abestiak sartzeaz gan, parte-hartzaileen hizkuntzea be moldatu dogu, Zubikaraik bizkaieraz idatzi ebalako baina guk, maisuaren berbak izan ezik, beste guztiena ondarrutarrez egitea erabagi dogu.
Danetara, 65 bat lagunek hartuko dabe parte ikuskizunean: 14 antzezle, Musika Eskolako solfeo ikasleak guztiak; eta eurekaz batera Musika Eskolako hiru abesbatzak be bai; Nagore Alegria eta Javier Ituarte musikariak be tartean izango dira. Lanaren eszena zuzendaria Ana Elordi da; musika moldaketak Javier Ituartek egin ditu; eta Peli Markuerkiagak eta Ana Elordik berak egin ditue testu moldaketak. Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai Musika Eskolan, Kafe Antzokian eta Zurrumurru dendan.
Bagilaren 13an izango da hirugarren ekitaldia, orduan egingo dalako musika kontzertua Andra Mari eleizan. Saioa arratsaldeko 20:15ean hasiko da eta bertan Musika Eskolako orkestra, banda, tronpa seikotea eta Kantaize Orfeoia izango dira protagonista herriko tenpluan. Sarrerea doban izango da.
Ikasturte amaierako ekitaldiakaz amaitzeko, bagilaren 15ean Musika Eskolako ikasle guztien saioa hartuko dauen emonaldia egingo da Kafe Antzokian. Han izango dira danak, 4 urteko txikienetik hasita eta helduenetaraino. Saioa 19:30ean hasiko bada be, ordubete lehenago, 18:30ean, alkartuko dira guztiak Musika Eskolan handik kalejiran joateko kalez-kale kontzertuaren guneraino. Talde bakotxak pare bat kanta eskainiko ditu, ordubete inguru iraungo dauen ekitaldian. Sarrerea doban izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!