UPV/EHU eta Bordeleko Unibersidadea, mugaz gaindiko campusetik hurrago

Bizkaie! 2011-06-01 11:29

Euskampusen helburua da, batetik, ikerketa, eskualdatze eta barrikuntza gune bat sortzea, nazinoartean nabarmenduko dana, eta, bestetik, kontzeptu barri hori giltzarri bihurtzea, Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko. Horrezaz gan, proiektuak irakaskuntza, zientzia eta teknologia arloetako erreferentea izan nahi dau, Europako Ardatz Atlantikoan.

Euskal Herriko Unibersidadeak, Euskampus proiektuan bere bazkide diran Tecnalia Corporación Tecnológicak eta Donostia International Physics Center-ek eta PRES-ek (Pôle de recherche et d’enseignement supérieur) eratu daben Bordeleko unibersidadeen partzuergoak bi lurraldeak egituratuko dituan mugaz gaindiko campusaren oinarriak zehaztu ditue, Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Erretoreordetzaren egoitzan eginiko lan-bilera batean. Euskampus proiekturako oinarrizkoa da Campus horren sorrera, eta proiektu horri esker, joan den urrian, Euskal Herriko Unibertsitateak Nazioarteko Bikaintasunerako Campus aitorpena eskuratu zuen.

Maila gorenean egindako topaketa horretan, UPV/EHUko erretore Iñaki Goirizelaiak, Bordele I Unibersidadeko erretore Alain Boudonek eta Bordele II Unibersidadeko erretore Manuel Tuñon de Larak parte hartu dabe, baita erakundeetako hainbat ordezkarik be, besteak beste, PRESeko zuzendari ejekutibo Cathy Racaultek, UPV/EHUko Gizarte Erantzukizun eta Unibersidade Hedapeneko erretoreorde Amaia Masedak eta Euskampuseko zuzendari ejekutibo Igor Campillok. Era berean, Euskampus alkarketako kide diran erakundeak egon dira topaketan; zehatz esateko, Tecnalia Corporación Tecnológicaren presidente Joseba Jauregizar eta Ricardo Díez Donostia International Physics Center-en izenean.

Bilerearen helburua izan da Bordeleko unibersidadeen PRESek bere Nazinoarteko Bikaintasunerako Campus proiektua aurkeztea, eta UPV/EHUk, bere aldetik, Euskampus proiektua aurkeztea. Ondoren, bi erakunde akademikoek beren ekintza-proposamenak konparau ditue, mugaz gaindiko campusa eregiteari begira. Era berean, agenda bat finkatu dabe etorkizuneko jardueretarako, eta Europako Batzordearen hainbat deialditan, besteak beste, Euro-region edo Knowledge partnerships, batera aurkezteko aukerak aztertu ditue.

Pasa dan urrian, UPV/EHUren Euskampus proiektuak, Donostia International Physics Center-en eta Tecnalia Corporación Tecnológicaren parte-hartzea dauenak, Hezkuntza Ministerioaren Nazinoarteko Bikaintasunerako Campus kalifikazinoa jaso eban, nazinoarteko aditu independenteek osotutako batzordeak jagokon ebaluazinoa egin ondoren.

Euskampusen helburua da, batetik, ikerketa, eskualdatze eta barrikuntza gune bat sortzea, nazinoartean nabarmenduko dana, eta, bestetik, kontzeptu barri hori giltzarri bihurtzea, Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko. Horrezaz gan, proiektuak irakaskuntza, zientzia eta teknologia arloetako erreferentea izan nahi dau, Europako Ardatz Atlantikoan. Horretarako, mugaz gaindiko campus bat sortzea aurreikusten zan, Bordeleko unibersidadeen Pôle de recherche et d’enseignement supérieur-egaz lankidetza estuan lan eginez.

Lan-topaketa hau funtsezkoa izan da, bi unibersidadeen arteko mugaz gaindiko campusa eratzeko helburua lortzeari begira. Beraz, nazinoartean ikerketako eta prestakuntzako proiektu erakargarria egitea ahalbidetuko dauen helburua hurrago dago orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu