Juan Carlos Eguillor zana gomutatzeko omenaldi festa batera joateko deia egin dabe haren lagun eta senideek

Bizkaie! 2011-05-19 13:01   sariak-autortzak

Lagun eta senide talde batek Juan Carlos Eguillor marrazkigilea -pasa dan martiaren 21ean Madrilen hil zana- gomutatzeko ekitaldi herrikoi bat antolatu dau. Omenaldia maiatzaren 25ean izango da, festa giroan, 19:30ean hasita, AlhondigaBilbaon.

Lagun eta senide talde batek Juan Carlos Eguillor marrazkigilea -pasa dan martiaren 21ean Madrilen hil zana- gomutatzeko ekitaldi herrikoi bat antolatu dau. Omenaldia maiatzaren 25ean izango da, festa giroan, 19:30ean hasita, AlhondigaBilbaon. Javier Gurrutxaga showman-a izango da gidari eta hitzorduan, besteak beste, bere lagun izandako Bernardo Atxagak eta Elena Santonjak, eta Eguilloren loba Borja Cobeaga zinegileak be parte hartuko dabe.

Juan Carlosek ez zituan hiletak gustuko. Goibeldu egiten eben, aspertu be bai. Horregaitik, ez dogu uste hileta bat danik berari agur esateko modurik onena. Zertarako egin zeozer triste eta aspergarri, jai bat egin daitekeenean? azaldu dabe antolatzaileek. Hori dala eta, Eguillor ezagutu eben guztiak -zuzenean edo bere lanaren bidez- animetan ditue AlhondigaBilbaora joateko 25ean, alkar ikusteko, berba egiteko eta bakotxak nahi dauena egin eta esan daian, Eguilloren esapidea. Juan Carlosek era guztietako lagunak izan zituan; bere gomutak klase anitzeko talde bat batzea ahalbidetuko dau, danok daukotsagun maitazarreak alkartuta.

Juan Carlos Eguillor Donostian jaio zan 1947an, baina bizitzaren parterik handiena Bilbon eta Madrilen pasau eban. Istoriogile, marrazkigile, margolari eta grabatzailea izan zan, eta bideo esperimetal arloan be ibili zan. Besteak beste, El Correon, Eginen, El Paisen, Fotogramasen eta Euskadi Siouxen, kaleratutako binetek egin eben ezagun. Haur literaturan ilustratzaile legez ibili zan eta Bilboko Aste Nagusiko (1978 eta 1987) eta Zinebiko (1978 eta 2008) kartelak egin zituan. Gainera, TVEko haur saioetan parte hartu eban eta zine-gidoigintzan be jardun eban. Komikia gehigarriko Krisket eta Popolo euskerazko seriea egin eban, hainbat euskal hedabidetan banatua. 1983an, Haur Literatur Ilustrazinoaren Sari Nazionala jaso eban eta 2009an, Getxoko Komiki Azokan omendua izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu