Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna 2011

Bizkaie! 2011-05-19 12:52   Bertsolaritzea

Urtean zehar, bertsolaritzea ikasi daben ikasleak Kultur Leioa Aretoan batuko dira eta urtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dabe. Eskola parte-hartzaileak: Txomin Aresti, Altzaga, San Bartolomé, Artatza eta Lamiako izan dira. Hitzordua maiatzaren 25ean, eguaztenean, izango da, goizeko 10:00etan, Leioako Kultur aretoan.

Aurten, hirugarrenez antolatuko da Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna. Algortako Bertsolari Eskola eta Leioako Hezkuntza Sailaren arteko lanaren ondorioa da. Urtean zehar, bertsolaritzea ikasi daben ikasleak Kultur Leioa Aretoan batuko dira eta urtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dabe. Eskola parte-hartzaileak: Txomin Aresti, Altzaga, San Bartolomé, Artatza eta Lamiako izan dira. Hitzordua maiatzaren 25ean, eguaztenean, izango da, goizeko 10:00etan, Leioako Kultur aretoan. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Ibon Ajuria eta Iratxe Ibarra.


Iñaki Viñaspre

Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2000. urtean hasi zen Bertso Eskolan. Arabako Eskolarteko txapeldun izan da bi urtetan. Arabako Bertsolari Txapelketako azken edizioetan parte hartu du. Bertso eskola eta hezkuntza arautuan irakaslea da. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Gasteizko Muñoko Katuak taldearekin parte hartu zuen.


Ibon Ajuria

Ingeles Filologian eta Alemaniar Filologian lizentziatua, eta Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzan diplomatua. Irakaslea da. Garriko bertso-eskolan hasi zan eta gaur egun Gernikako Lilibertso taldean dabil. Santutxuko bertso-eskolara ere joaten da.


Iratxe Ibarra

Markina-Xemein, 1979. Euskal Filologian lizentziatua. Irakaskuntzan ibili ostean, euskara teknikari legez dabil orain. Bizkaiko txapelketan finalista izan da sarri eta Txapelketa Nagusian lau aldiz hartu dau parte. Santutxuko bertso-eskolan ibilitakoa, gaur egun Markinako bertso-eskolako kidea da.


Egitaraua

- Aurkezpena.
- Bertsolarien agurra.
- Bertso antzerkia.
- Ikasleen bertsoak.
- Bertso jolasak bertsolarien esku.
- Bertso saioa (lehen zatia).
- Bertso saioa (bigarren zatia).
- Azken agurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu