35 film labur lehiatuko dira Amurrioko Begibistan 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-05-20 15:46   Barriak

Aurtengo nobedade nagusia Arababistan saila izango da, izan be, maiatzaren 28an, lehiaketan sailkatu ez diran film labur arabarrak ikusteko aukerea egongo da bertan.

Begibistan jaialdiaren V. edizinoa egingo dabe maiatzaren 25etik 28era. Danetara, 35 film labur lehiatuko dira Ofibistan eta Infobistan sailetan. Horrezaz gan, Itziar Lazkano aktoreak Ohorezko Txapela jasoko dau eta Filmobistan, Gaztebistan eta Arababistan sailek osotuko dabe programazinoa.

Ofibistan sail ofizialean 15 film labur lehiatuko dira. Aurkeztutako 95 lanen artean aukeratu ditue, eta 300 euro emongo deutsiez bakotxari bertan parte hartzeagaitik. Maiatzaren 26an eta 27an ikusi ahalko dira, Amurrioko antzokian. Aurreko urtean Koldo Almandozen Ahate pasa lanak irabazi eban Film Labur Onenaren Saria. Infobistan sailean, barriz, 20 lan lehiatuko dira.

Aurtengo nobedade nagusia Arababistan saila izango da, izan be, maiatzaren 28an, lehiaketan sailkatu ez diran film labur arabarrak ikusteko aukerea egongo da bertan.

Inaugurazino ekitaldia maiatzaren 25ean egingo da, eta Jose Luis Viloriaren Vivir un sueño (1966) eta Javier Aguirreren Rutas de Euskadi II. Entre Murgía y Vitoria (1981) eskainiko ditue bertan, Euskadiko Filmategiagaz alkarlanean.

Jaialdiari amaierea emoteko ekitaldian, sariak banatzeaz gan, oraintsu hil dan Aitzol Aramaio zinemagilea gogoratuko dabe Terminal film laburraren emonaldiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu