Eszenatokian ahotsa erabilteak dituan ondorioen ganeko tesia defendidu dau Ixiar Rozasek
2011-05-18 18:21 KultureaIxiar Rozas idazle eta antzerkigileak eszenatokian ahotsa erabilteak jantzea haragoko dimensino batera daroala ondorioztatu dau EHUn defendidu barri dauen tesian. Ikerketea osotzeko hamabi koreografia esperimental aztertu ditu.
Ixiar Rozas idazle eta antzerkigileak eszenatokian ahotsa erabilteak jantzea haragoko dimensino batera daroala ondorioztatu dau EHUn defendidu barri dauen tesian. Ikerketea osotzeko hamabi koreografia esperimental aztertu ditu.
Ahotsaren agerpenaren eraginak ikertu ditu Ixiar Rozasek. Ahotsak jantza beste diziplina batzuekaz hartu-emonetan ipini dau, eta diziplinaz gaindiko eremua hartu dau, egileak adierazo dauenez. Hori guztiori zelan pasetan dan aztertu dau Rozasek Voic(e)scapes. Experiencias y potencias de la voz, el lenguaje y la tactilidad en la escena actual de la danza. (Voic(e)scapes. Ahotsaren, lengoaiaren eta ukigarritasunaren esperientziak eta ahalmenak gaur egungo dantzan) izenburuko tesian.
Iges egiten dauen ahotsaren paisaiak da, gitxi gorabehera, Voic(e)scapes hitz-jokoaren itzulpena. Jantzearen panorama barri horretan ahotsak hartu dauen garrantziari egiten deutso erreferentzia tesian, eta haren izaera igeskorrari bere bai.
Mladen Dolar filosofo esloveniarraren berbak bere egin, eta ahotsa gorputzaren eta lengoaiaren arteko loturea dala dino Rozasek, baina ez jagokola ez batari, ez besteari; izan be, iges egiten deutso bietako baten parte izateari. Koreografiak aztertzeko lanak zuzenean behatu ditu, eta euron sortzaileak alkarrizketatu ditu.
Koreografia narratiboenetatik (Atrás los ojos eta He visto caballos, Mal Pelo konpainia; Dueto eta Bicho, eres un bicho, Idoia Zabaleta eta Filipa Francisco) abiatu da egilea, eta kode linguistikorik ez daben eta ahotsaren esperimentazino hutsean oinarritutako piezakaz (Caprice (Re)lapse eta As a raindrop falling into the mouth of silence, Irena Tomazin; R’Z’R, Leja Jurisic) amaitu dau. Ikertzaileak azaldu dauenez, lehenengo lanetatik azkenekoetara doan bilakaeran, lengoaia eta bere hitzak deskonposatuz doaz.
Ixiar Rozas Elizalde (Donostia, 1971) Arte Ederretan doktorea da, Kazetaritzan lizentziatua, eta master bana dauka Arte Garaikideen Praktikan eta Zabalkundean eta Telebistarako eta Zinemarako Gidoigintzan. UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Sailean defendidu dau tesia, eta Jose Antonio Sánchez Martínezen zuzendaritzapean idatzi dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!