Hendaiako Nekatoenean egotaldia egiteko bekea antolatu dabe artista bizkaitarrentzat

Bizkaie! 2011-05-20 12:57   sariak-autortzak

CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra zentroak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Rekalde erakusketa aretoak Hendaiako Nekatoenea-Domaine L'Abbadie egoitzan hiru hilabeteko egotaldia egiteko bekea deitu dabe. Deialdia Bizkaian erroldatutako artista guztiei zuzenduta dago. Egotaldia 2011ko iraila, urria eta zemendian izango da.

Bekea eskatzen dabenak ondokoak ekarri beharko ditue: euskarri digitalean egindako dossierra (PDF formatuan); gutuna (lanaren eta egotaldian parte-hartzearen nondik norakoen azalpena); curriculum artistikoa; NANaren fotokopia; eta Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra zentroko eta Rekalde aretoko ordezkariek osotutako epaimahaiak erabagiko dau bekea nori emon. Bekearen barruan, etxebizitzea, estudioa eta produkzinorako dirua dago. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 3a arte egongo da zabalik.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu