Bost euskal filmek Europako Batasuneko Media programearen babesa jaso dabe
2011-05-23 10:57 BarriakBost euskal produkzino-etxek euren filmak egiteko bultzadea jaso dabe Europako Batasuneko Media programeari esker. Egitasmo horri esker, Mikel Ruedak, Arkaitz Basterrak edo Raul de la Fuentek euren proiektu barriak martxan ipinteko diru-laguntzinoa jaso dabe, Iberrota Filmsen Brava eta Kinoskopiken Chaika lanekaz batera.
Bost euskal produkzino-etxek euren filmak egiteko bultzadea jaso dabe Europako Batasuneko Media programeari esker. Egitasmo horri esker, Mikel Ruedak, Arkaitz Basterrak edo Raul de la Fuentek euren proiektu barriak martxan ipinteko diru-laguntzinoa jaso dabe, Iberrota Filmsen Brava eta Kinoskopiken Chaika lanekaz batera.
Veronica Sanchez Media programearen EAEko bulegoko zuzendariak proiektuen kalidadearen inguruko balorazino positiboa egin dau. Hogei urte egin ditu aurten Media programeak, eta urte horreetan guztietan ikus-entzunezko profesionalen trebakuntzea abiarazo dabe, eta produktoreei aholku emon deutsee.
Urtero 300 bat proiekturen garapena babesten dabe; aurten bost euskal produkzino lagundu ditue. Danetara, 292.512 euroko diru-laguntzinoa hartuko dabe. Aitatutako bost filmak ondokoak dira: A escondidas (Mikel Rueda); Brava (Roser Aguilar); Chaika (Kinoskopik), Another Day Of Life (Raul de la Fuente) eta Cafe Louvre (Arkaitz Basterra).
Mikel Ruedaren A Escondidas garapen prozesuan dago. Hamalau urteko gazte biren maitasun istorioa kontau gura dau. Ibrahim eta Rafa dira pertsonaien izenak. Izarrren argia zuzendu ostean, zinemagile gazteak casting sendoa egiteko asmoa dauka. 2012an hasiko da filmatzen.
Raul de la Fuentek Kapuscinski kazetari mitikoaren inguruko filma egiteko asmoa dauka. Another Day Of Life proiektu sano personala dala adierazo dau. Oso garrantzitsua izan da guretzat Media programearen diru-laguntzinoa. Horri esker momentu honetan Angolan gagoz lanean. Protagonistak topau nahian gabilz, azaldu dau Kanaki Filmseko produktore Amaia Remirezek. De La Fuentek Nomadak TX lan arrakastatsua zuzendu eban 2007an.
Arkaitz Basterrak Pragan filmauko du Cafe Louvre. Garrantzitsua da neurri honetako laguntzea eukitea. Alde batetik, inbersoreen jakin-mina eragingo dau Mediaren babesa jaso dauelako, eta bestetik, pelikulearen motibazinorako eragingarria da, esan dau. Basterrak beste lan bi ditu curriculumean: Agian/Maybe eta Life&Film. The Labyrinthine Biographies of Vojtech Jasny.
Chaika filmak Proiektu Onenari Eurimages saria jaso eban. Ahysa prostitutearen istorioa kontetan dau Kinoskopik etxearen proiektuak. Europako hainbat lanen artean aukeratu dabe gurea, eta babes moral garrantzitsua jaso dogu. Gure mugetik harago egitasmoa interesgarria da, adierazo dau Gorka Gomez Andreu produktoreak.
Iberrota Fimsek, barriz, Brava filma ipiniko dau martxan. Roser Aguilar izango da zuzendaria. Pelikula horren bidez, krisian dagoan emakumezko gazte baten kontakizuna azaldu dau.
Euskal produkzinoak, gero eta nabarmenago, Europako beste produktoreekaz alkarlanean dabilz: Café Louvre Txekiar errepublikako Auxman ekoiztetxeagaz; Another Day of, Life Ryszard Kapuscinski gerra-kazetariaren inguruko filma, Poloniako Platige Image-egaz; eta Chaika, Georgiagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!