Juan Mari Lekuona zanaren liburutegia Oiartzungo herriarentzat izango da
2011-05-19 14:29 Euskerea berbagaiDaborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker.
Daborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker. Maiatzaren 6an sinatu eben Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak (Juan Marik berak izendatutako ordezkaria) liburutegi personalaren dohaintza-agiria.
500 liburu inguruk osotzen dabe Juan Mari Lekuonaren liburutegia, gehienak euskal gaiei buruzkoak. Material guzti-guztia Manuel Lekuona Bibliotekan gordeko da, Oiartzungo euskaltzainak nahi eban legez. Orain, Udal Bibliotekan katalogazinoa egingo dabe eta ondare guztia oiartzuar eta euskaltzaleen eskura ipiniko da. Gauza bera egin eban Udalak Manuel Lekuona zanaren liburutegi personalagaz, harek be Oiartzungo herriari dohaintza egin eutson eta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!