Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean Kanpezun
2011-05-20 10:45 Euskerea berbagaiKanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Alkarteak, Maeztuko Amezti Euskera Alkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Alkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna antolatu dabe maiatzaren 21erako.
Kanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Alkarteak, Maeztuko Amezti Euskera Alkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Alkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna antolatu dabe maiatzaren 21erako. Ekitaldiz beteriko egitaraua izango da herri arabarrean, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.
Egun osoan zehar jai giroa izango da Kanpezuko kaleetan, albokariakaz, batukadeagaz, txistulariakaz eta txalapartariakaz, eta goizean zehar merkatu bat izango da plazan. Txosnea be bertan kokatuta egongo da.
Goizeko 11:30etan umeentzako herri kirolak izango dira plazan, eta 13:00etan Ortzadar abesbatzak emonaldi bat eskainiko dau. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izango da frontoian; nagusiek 15 euro ordaindu beharko dabe, eta umeek sei.
Arratsaldez, 17:00etan hasita, Arabako Bertsolari Txapelketearen errebantxea jokatuko da, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi eta Ander Solozabalen partaidetzeagaz. Plazara bueltan, 18:00etan umeen jolasak izango dira, eta 20:00etan, jantza saioa egingo da. Amaitzeko, 21:30etik aurrera kontzertuak izango dira plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!