Terrence Malick-en 'The tree of life' filmak irabazi dau Urrezko Palmondoa Cannesen

Bizkaie! 2011-05-23 12:14   Barriak

Cannesko Zine Festibaleko 64. edizinoko Urrezko Palma Terrence Malick-en The tree of life pelikuleak irabazi dau. Aktore onenen sariak Kirsten Dunst-ek (Melancholia) eta Jean Dujardin-ek (The Artist) jaso ditue.

Cannesko Zine Festibaleko 64. edizinoko Urrezko PalmaTerrence Malick-en The tree of life pelikuleak jaso dau. Aktore onenen sariak Kirsten Dunst-ek (Melancholia) eta Jean Dujardin-ek (The Artist) jaso ditue. Horrezaz gan, Sari Nagusia Dardenne anaien Le Garmin au vélo eta Nuri Bilge-ren Once upon a time in Anatolia pelikulentzat izan da.

Zuzendari Onenari Saria Nicolas Winding Refn-entzat izan da, Drive lanari esker. Epaimahaiaren saria Maïwenn-en Poliss lanak jaso dau, eta Pedro Almodovarren La piel que habito pelikuleak Gazteriaren Saria besterik ez dau eskuratu.

Brad Pitt eta Sean Pean aktore ezagunek hartzen dabe parte The tree of life lan sarituan. 50eko hamarkadako Texas (AEB) estaduan pasetan da istorioa. Jack eta haren aita dira protagonistak. Aitak gauza bakarra dauka buruan: seme-alabak arrakasta lortzea. Drive-n, ostera, Nicolas Winding Refn-ek bizimodu desbardin bi daukazan gaztearen istorioa kontetan dau; egunez gizon lasai-lasaia da, eta gauez mafiagaz beharrean ibilten da.

Robert De Niro aktorea izan da aurtengo epaimahaiko burua, eta epaimahaikideen artean izan dira, besteak beste, Uma Thurman eta Jude Law aktoreak eta Olivier Assayas eta Mahamat-Saleh Haroun zuzendariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu