Emigrazino txinatarraren erradiografia (II)
2011-05-20 15:39 BidaideBizkaie!-k ikusi ahal izan dauenez, persona batzuk diru partida handiak lortzen ditue benetako agiriak iruzur eginez eskuratuz. Agiriok etorkin txinatarrentzako dira, egin ez dituen ikasketen ziurtagiriak, hain zuzen be. Holantxe funtzionetan dau herriaren erdiguneko eskola batek.
Bizkaiek ikusi ahal izan dauenez, persona batzuk diru partida handiak lortzen ditue benetako agiriak iruzur eginez eskuratuz. Agiriok etorkin txinatarrentzako dira, egin ez dituen ikasketen ziurtagiriak, hain zuzen be. Holantxe funtzionetan dau herriaren erdiguneko eskola batek. Ikastetxeak hamarkada bi daroaz beharrean. Li (ez da bere benetako izena) eskolako arduradunak kontetan dauen legez, gazteek Lanbide Heziketa ikastaro bat egiten dabe, eta eskolen truke 1.300 yuan ordaintzen ditue, 140 euro gitxi gorabehera.
Baina, titulu ofizialean (sukaldari titulua, kasu honetan) agiri danaren arabera, hiru hiletan joan dira eskoletara. Dana dala, ikasle batzuek ikasgeletan sartu be ez dirala egin autortzen dabe. Nora gura dogun joan esan, eta ordaindu, ez dogu besterik egin behar, azaltzen dau hogei urteko neska gazteak. Ez daki tutik be gaztelaniaz, eta ez dau egundo platerik serbidu, halanda be, Valentziara bidaitzeko txartela erosi dau, hango jatetxe txinatar batean behar egiteko asmoz.
Eskolako zuzendariaren mahai ganean ikasleen izenak eta euren herrialde gogokoenak, ziurtagiriekaz batera pilatzen dira. Antza, egia da kontatzen deuskuena. Hilero 70-80 lagun inguru urteten dira eskola honetatik Europarantz, dino Lik. Arazorik handiena lan-kontratua egiteko nonor topetea da, edo bisadua eskuratzeko erreferenzia-gutuna lortzea, azaltzen dau ikastetxeko zuzendariak. Espainian bizi diran hainbatek diru asko irabazten dabilz beteten ez diran kontratu eta erreferentziak salduz. Gazte bakotxak 10.000 euro inguru ordainduta lortzen dau agiria.
Antonio Segura Espainiako ordezkariak Shanghain 16.000 bisadu emoten ditu urtean, kopuru txikia benetan be, Alemaniakoagaz alderatu ezkero, honeek 190.000 agiri emoten ditue eta. Sarritan sinistuta dagoz lanpostua ziurtatuta daukela han, baina heltzen diranean, konturatzen dira bakar-bakarrik dagozala. Hori dala eta, Konsuladuak kontu handiz emoten ditu jatetxe edo tabernetan eta etxeetan behar egiteko baimenak. Kontrola hain da zorrotza igaz persona bi besterik ez zirala bueltau Txinara, turista-bisadua lortu ostean. Jakina, nahiz eta immigrazinoa jatorrizko herrian kontrolau, gatxa da daborduko Europan dagozan txinatarrakaz gauza bera egitea.
Espainiara ailegetan diran emmigrante txinatarrek hezkuntza- eta kultura-maila eskasa izaten dabe. Egia da ikasketak egiteko gero eta bisadu gehiago dagoala, baina oraindino beste herrialde batzuk baino askozaz gitxiago dira, azaltzen dau Segurak. Espainiako konsuladuak 463 ikasketa-bisadu emon zituan 2010ean. Argi dago Espainiak ez dauela ikasle txinatarrak erakarten asmatu. Txina da atzerrian ikasle gehien daukan herrialdea, 1,27 miloe, hain zuzen be. Espainiara joan gura dabenetako askok Amerikara begira dagoz. Gaztelaniaren inguruko jakin-min hori aprobetxau beharko geunke. Baina, Qingtian-en inork ez dauka Ameriketan negoziorik egiteko amesik. Neugaz berba egin daben gazteen asmoa 'dana euroan' lako dendea edegitea da, jatetxeren baten behar egitea edo inportazinoan jardutea.
Bitxia bada be, bertako gobernuak berak bultzatzen dau emmigrazinoa. Liren eskolako ikastaroa egiteko 600 yuan (danetara 1.300 euro dira) emoten ditu gobernuak, eta ganera, lanerako gaitasun-agiria lortu ezkero, beste 5.000 yuan (530 euro) eskaintzen ditu. Azken batean, kanpoan ibili izanak balio berezia dauka Txinan, dino Lik. Gazteek esperientzia hartzen dabe, presino demografiko txikitu egiten da, eta ekonomiari be laguntzen deutso, emmigranteek dirua bialtzen dabe-eta etxera.
Mao Qin An-ek produktu espainiarren dendea zabaldu barri dau. Bere ustez, Txinaren hazkundea ez da Qingtian-eko emmigrazinoa geratzeko bestekoa. Qingtian-ek, ganera, Euskal Herriak edo Galiziak legez, emmigrazino tradizino handia dauka. Oraindino gazteriak ez dau bere lekua topetan Txinan. Hemen jenteak mila eta bi mila yuan artean (110-220 euro) irabazten ditu, eta Espainian, ostera, 2.000 euro irabazi daitekez gogor behar egin ezkero. Dirua aurreztu, eta Txinara bueltetan dira, hemen inbertiduteko asmoagaz. Etxebizitzen sektoreak erakarten ditu gehien emmigrante txinatarrak, izan be gurago dabe euren kapitala etekin handiak emoten dituan arlo batean sartzea.
Halanda ze, Qingtian-en lujo handiko urbanizazinoak eregiten dira, lar politak be ez diranak, ganera. Auzook Itsasoz bestaldeko txinatarren barrutia moduko izen berezitxuak ditue, eta Pizkunde frantseseko itxurako eskulturaz beteta dagoz. Diru asko dago, han eta hemen: hoteletako atarietan aparkautako kotxetzarrak, karaokeetan gastetan dituen diru kopuru itzelak… Arrakasta lortu ostean bueltau diranen handikeriak dira. Izan be, Segurak nabarmentzen dauenez, Espainiako emmigrazino txinatarren zirkulua, ia beti Txinan bertan ixten da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!