Ipar Koreako sei hamarkadako historia 200 karteletan
2011-05-18 15:41 KultureaIpar Koreako azken sei hamarkadetako historia iruditan batu dabe Ipar Korea: historiaren zama erakusketan. Bilboko Alondigan aurkeztu barri daben erakusketan, 164 kartel eta 28 pintura dagoz ikusgai, eta ikus-entzunezko materiala bere bai. Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Ipar Koreako azken sei hamarkadetako historia iruditan batu dabe Ipar Korea: historiaren zama erakusketan. Bilboko Alondigan aurkeztu barri daben erakusketan, 164 kartel eta 28 pintura dagoz ikusgai, eta ikus-entzunezko materiala bere bai. Berbaldiak eta zinema-zikloa be antolatu ditue. Bartzelonako Casa Asia erakundeak produzidu dau erakusketea. Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa 1948an sortu zanetik gaur egunera arteko historiaren lekukoak dira Alondigan batu dituen kartelak. Kartel guzti-guztiak propagandistikoak dira, egileak ezezagunak dira, eta herriaren aurrerapena, esfortzuaren balioa eta ekonomiaren indarra azpimarratzen ditue. Ipar Koreako historia guztiz ezezaguna da, ezagutzen dogun erregimen komunisten ganean dagozan topikoak besterik ez dira, azaldu dau erakusketako komisario eta Bartzelonako Casa Asiako arduradun Menene Grasek.
Gaur egun oraindino kartelak komunikazino bide ohikoa dira Ipar Korean, espazio publikoetan han eta hemen ikusten dira. Kartelon mezua beti da antzekoa, arerioaren kontrako burrukea, biziraupena, herriatern batasuna... azaldu dau Menene Grasek. Iparraldeko eta Hegoaldeko Koreen banaketea gai 'gatxa' dala esan dau komisarioak. Herrialde bien artean ehun urteko aldea da, euren artean zerikusi gitxi dago, ganeratu dau.
Batutako materialak iturri bi daukaz: bata, Ou Nang bildumagile txinatarraren bilduma pribadua, eta bestetik, Ipar Koreako gobernuak lagatako lanak. Orain arte ikusi bako ikus-entzunezko materiala be ikusgai dago Bilbon: desfile militarren zatiak, emakumezkoen futbola, jaialdiak...
Erakusketeagaz batera, berbaldi bi atondu ditue. Lehenengo hitzaldia Ipar Koreako historia eta eguneroko bizitza izango da, maiatzaren 25ean, erakusketaren komisario Menene Grasen eskutik, eta bigarrena, Ipar Korea mugan?, bagilaren 8an, Jose Manuel i Espiñeira UAB-ko Ekialdeko Asiako Kanpo Merkataritza eta Ekonomia irakaslearen eskutik.
Beste alde batetik, Ipar Koreako ipuinak zinema-zikloak zortzi film eskainiko ditu: Lore saltzailea (1972), Wolmi uhartea (1982), Hong Kil Dong (1986), Txilintxa (1987), Baso berdea, Bostetatik bostak arte, Ikasle baten egunkaria (2006) eta Kometan zeruan hegan (2008).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!