Morgako bizimodua eta ohiturak DVDan batu ditu Labayru Ikastegiak

Bizkaie! 2011-05-18 12:01

Morga: Bizimodua eta ohiturak izeneko DVDa eta liburuxka aurkeztu barri ditu Labayru Ikastegiak. Hau lanau da Morgako herrian egindako ikerketa etnografikoaren lehenengo emoitzea.

Morga: Bizimodua eta ohiturak izeneko DVDa eta liburuxka aurkeztu barri ditu Labayru Ikastegiak. Hau lanau da Morgako herrian egindako ikerketa etnografikoaren lehenengo emoitzea.

Lanaren ardatza DVDa da, eta liburutxua, barriz, osogarri. DVDan Labayruk batutako pasarterik esanguratsuenetako batzuk ikusi eta entzun daitekez, ordu bi danetara. Hainbat arlo jorratzen dira beharrean: herria, auzuneak, abeltzaintzea eta artzaintzea, nekazaritzea, etxea, elikadurea, herri egutegia, jaiotzatik heriotzara arteko bizitza-ohikuneak, astialdiak, herri-medikuntzea, jazkerak, herri-literaturea eta mitologiako gaiak.

Morga: Bizimodua eta ohituraken jentaurreko aurkezpena San Isidro egunean izan zan, maiatzaren 15ean, Andra Mariko eleizan, meza ostean. Lehenengo eta behin bideo-montajea erakutsi zan; bertan, herriko lekukoei batutako irudien laburpen txikia, eta egitasmoan parte hartu daben barriemoileen argazkiak.

Ostean, Joseba Barrena zinegotziak, Iñaki Uribe alkatearen eta Udalaren izenean, egin eban aurkezpena. Morgako euskerea, herriak daukan ondasunik aberatsena eta arbasoakandik jasotako oinordekotzarik onena zala nabarmendu eban. Horregaitik, orain lau urte, Udalak herri ondarea eta hizkuntzea berreskuratzeko egitasmoa martxan ipini beharra ikusi ebala azaldu eban.

Aurkezpeneko momenturik hunkigarrienetakoa proiektuan parte hartu daben lekukoei banan-banan eskerrak emotean etorri zan. Lekuko bakotxari lanen aleak eta eurei grabautako irudien kopiak emon jakezan. Beharrau ahoz emondako informazinoan oinarrituta dago, eta horretarako behar-beharrezkoa izan da bertoko barriemoileen laguntasuna eta testigantzea.

Amaitzeko, Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiaren izenean, lanaren nondik norakoak eta proiektu honen helburua azaldu ebazan. Helburua da herriko ondare etnografikoa eta linguistikoa batzea, azken baten, bizimodu tradizionala eta herri-jakituria, bideo eta audio grabazinoen bidez, eta era barritu eta egokian atzera herritarren artean ezagutarazotea eta gizarteratzea, adierazo eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu