Deskontu.com eskaintzen gunea Bilbora helduko da asteon

Bizkaie! 2011-05-17 18:51

Zemendian abiatu zan www.deskontu.com gunea, hasieran Gipuzkoan, baina ostean, Logroñon bere bai. Orain, Txomin Jauregi ekintzaileak zerbitzu barriak iragarri ditu, izan be, maiatzaren 19tik aurrera Bilbon be funtzionauko dau guneak.

Zemendian abiatu zan www.deskontu.com gunea, hasieran Gipuzkoan, baina ostean, Logroñon bere bai. Orain, Txomin Jauregi ekintzaileak zerbitzu barriak iragarri ditu, izan be, maiatzaren 19tik aurrera Bilbon be funtzionauko dau guneak. Laster, Gasteizen eta Iruñean erabili ahal izango da.

Deskontu Bilbaok zerbitzu ugari eskainiko dituela jakinarazo dabe arduradunek, besteak beste, multiabentura jarduerak, jatetxeak eta estetikea. Halanda be, bertako kulturea eta modeagaz loturea daben jarduerak kontuan hartuko ditu guneak: liburuak, diskoak, diseinuzko erropea, eta abar.

Guneak deskontua daukan produktu edo zerbitzu bat promozionauko dau egunean. Erabiltzaileak hogeita lau ordu eukiko ditu eskaintzea erosteko. Erosketea egindakoan, kode bat heltzen da posta elektronikora, eta kode horregaz joan behar da erositako zerbitzua edo produktua erabiltera. Deskontuak % 40koak izango dira gitxienez.

Gunearen arduradunak sano pozik dagoz Dekontuk orain arte euki dauen erantzunagaz, enpresak eta erabiltzaileak, danak ataraten dabe etekina. Deskontuk salmenta bakotxeko komisinoa jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu