Midnight in Paris
2011-05-17 17:52 Zinema kritikakEzer ez da barria film honetan: personaiak ezagunak egiten jakuz, gaiak betikoak dira, eta eszenatokiak be antzekoak. Woody Allen da. Ez dago sorpresarik. Maisua da Allen egoera absurdoak asmetan, alkarrizketa ezinezkoak alkarizketa normal moduan aurkezten.
Zuzendari eta gidoilaria: Woody Allen
Interpreteak: Owen Wilson, Rachel McAdams, Kathy Bates, Adrien Brody, Carla Bruni, Marion Cotillard, Michael Sheen.
Generoa: Komedia
Iraupena: 100 minutu
Herrialdea: AEB, Espaina
Ezer ez da barria film honetan: personaiak ezagunak egiten jakuz, gaiak betikoak dira, eta eszenatokiak be antzekoak. Woody Allen da. Ez dago sorpresarik. Sorpresa bakarra dago: betiko pelikulea ikusi arren, lehenengoa izango balitz bezala disfrutatzen dugula. Pertsonaia dirutsuak eta ederrak aurkezten ditu Allenek, Paris uri ederrean turista. Baina, ohikoa danez, euren bizimoduen inguruan zalantzak ditue: amodioa, bete bako bokazinoa, asetzen ez dituen bizimodua. Beste bizitza bategaz egiten dabe amesetan.
Zuzendariak istorioa grazia handiz kontetan dau. Maisua da Allen egoera absurdoak asmetan, alkarrizketa ezinezkoak alkarizketa normal moduan aurkezten. Danok ezagutzen dogu lehengo sasoiak hobeak izan zirala pentseta dauen jentea. Izan be, nork ez dau nozonoz pentsau nostalgiaz: sasoi horretan bizi izan banintz... Ba, horretaz guztiaz barre egiten dau New Yorkeko zinemagileak. Allenek amestutako garaira bidaitzeko aukerea emoten deuitse personaiei. Buñuel, Picasso, Dali, Scott Fitzgerald, Hemingway eta beste hainbat personaia historiko agiri dira pelikulan, eta euren karikaturakaz barre algaraka hasiko gara.
Asmakizun zoro honetan danak funtzionetan dau behar dauen legez. Aktoreen interpretazinoak onak dira, Carla Brunirena bere bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!