Etxepare Institutuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-05-17 17:32 Euskerea berbagaiHitzarmenak Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Besteren artean, bi erakundeak batera jatdungo dabe, batez be EAEtik kanpo, euskerearen sustapenari, zabalpenari, ikerketeari eta oro har normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko, besteak beste, jardunaldiak eta ikastaroak antolatuz.
Etxepare Euskal Institutuak eta Euskaltzaindiak hiru urteko iraupena izango dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Donostian, Institutuaren egoitzan. Etxepareren izenean, Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekaz batera Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskerearen sustapen eta zabalkunderako zuzendaria eta Jose Luis Lizundia Etxepareko Zuendaritza Kontseiluko kide eta Euskaltzaindiko diruzaina izan dira.
Hitzarmenak Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Besteren artean, bi erakundeak batera arituko dira, batez be Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, euskerearen sustapenari, zabalpenari, ikerketeari eta oro har normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko, besteak beste, jardunaldiak eta ikastaroak antolatuz. Esangura horretan, gaur iragarri dabenez, Euskalerriaren Adiskideen Alkarteagaz batera, Madrilen egin nahi ditue euskerea aldarrikatzeko jardunaldi batzuk.
Bi erakundeek ikerketarako dituen baliabideak erraztuko deutsiez alkarri, batez be, artxibo eta liburutegien erabilerea. Argitalpenei jagokenez, edizino bateratua bultzatuko da, eta ikerketarako interesgarri izan daitekezan argitaratu bako lanak, tesiak edota beste lan batzuk, bien eskura jarriko dira.
Etxepare Institutuak bultzatzen daauen irakurle sareak hitzarmenaren onurak nabarituko ditu, beren formakuntza linguistikoa barritzeko eta zabaltzeko ikastaroen bidez, adibidez.
Helburu horreek lortzeko bidean jarteko, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzorde bat sortuko dabe, erakunde bakotxeko bi kidek osotuko dabena.
Euskaltzaindiagaz sinatutako lankidetza hitzarmena Institutuak, sortu zanetik, sinatutako laugarrena da. Lehenago EITB, Cervantes Institutua eta Euskadiko Filmategiagaz sinatu ditu hitzarmenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!