V. Cinegourland Getxon, maiatzaren 26tik 28ra
2011-05-17 18:36 BarriakAurten, pelikula eta dokumentalen eta jaialdiko eztabaidearen haria etorkizunean jatetxe arrakastatsuaren eredua izango da.
Maiatzaren 26tik 28ra, Getxok Cinegourland V. Zinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Jaialdia hartuko dau, bertako Udalak babestuta. Oraingo honetan, pelikula eta dokumentalen eta jaialdiaren eztabaidearen haria etorkizunean jatetxe arrakastatsuaren eredua izango da. Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuak maiatzaren 26an parte hartuko dau Sukaldaritzearen negozioan arrakastea zelan euki izenburuko eztabaidan. Mikel Zeberio gastronomia-kritikaria izango da eztabaida horren gidaria, eta munduan 300 jatetxe baino gehiago dituan Comess Group enpresearen presidente nagusiak, Manuel Robledok be, parte hartuko dau, besteak beste.
Josu Loroñok, Komunikazinoko zinegotziak adierazo dauenez, Udalak kanpokoari begira dauen irudia bultzatzeko plataforma garrantzitsuenetako bat da Cinegourland. Ekitaldi honek, herritarrei zinema eta gastronomia lako bi arte handi batzeko aukerea emoteaz gan, hainbat eretxi-emoile erakarten ditu gure udalerrira.
Bestalde, Pepe Barrenak, Cinegourland-en zuzendariak azpimarratu dau bosgarren edizinoa beteko dauen lehiaketea dagoeneko erreferente bihurtu dala nazinoarte mailan. Barrenak egitarauaren barri emon dau eta lehiaketearen bi barritasun gogoratu ditu, hau da, De cine produktu delicatessen-produktuak saltzeko azokea eta kontzertu bat The Hot Wok taldeagaz.
Egitaraua
Getxoko Alkate Imanaol Landak eta Cinegourland-en zuzendari Pepe Barrenak jaialdiaren inaugurazino-ekitaldia egingo dabe hilaren 26an, 18:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ondoren, Tetra dokumentala proiektauko dabe eta haren ostean, Sukaldaritzearen negozioan arrakastea zelan euki gaiari buruz eztabaidatuko da; Mikel Zeberio kritikariak zuzenduta Onda Ceroko irratsaioan zuzenean emitiduko da. Besteak beste, Juan Mari Arzak sukaldariak eta munduan 300 jatetxe baino gehiago dituan Comess Group enpresearen buru Manuel Robledok parte hartuko dabe.
Gauerdian, barriz, 1980ko hamarkadako Hay una chica en mi sopa film mitikoa eskainiko da. Peter Sellers eta Goldie Hawn dira film horretako protagonista nagusiak.
Barikuan, hilak, 27, 20:00etan, Big night emongo da, Stanley Tucci eta Campbell Scout zuzendu eta antzeztutako filma. Bi anai italiarren istorioa kontetan da bertan, oso ondo ez dabilen jatetxe baten jaubeak diran bi anaien istorioa, hain zuzen be.
Gainera, eguenean nahiz barikuan, 11:00etan, udalerriko ikasleentzako Ratatouille filma emongo da.
Azkenik, zapatuan, hilak 28, jaialdiko film izarra 22:30ean proiektauko da, eta Danièle Thompson zuzendariaren Cena de Amigos komedia frantsesa estreinauko da. Afari oso berezi bati buruzko filma da, itxurakeriak sartzen dira tartean, eta konbidatuen mozorroak jausten doaz etxerako bidean. Gainera, bertaratzen diran guztiei errezeta-liburu bat erregalauko jake.
Filmak ikusteko konbidapena behar da (txarteldegian edo Algorta eta Erromoko Kultur Etxeko bulegoetan jaso daitekez).
Gastronomía-ekitaldiak
Maiatzaren 26an, 21:00etan, sardina-jana eta El Sireno pintxoa doban probetako aukerea izango da Portu Zaharrean.
Zapatuan, hilak 28, Algortako Geltokiko plazan, 12:00etan, taberna eta jatetxeetarako Zinemako Pintxoak lehiaketearen hirugarren ekitaldia egingo da (momentuz igazko partaidetzea bikoiztu da), eta baita El secreto de sus txokos-en bigarren edizinoa be; azken honetan udalerriko gastronomia-alkarteek (udalerriko gehienek parte hartuko dabe) bizkaitar eran egindako makailao-kazolea preparau beharko dabe. De cine izeneko erakusketea eta gutizia-produktuen salmentea be izango da, eta The Hot Wok taldearen eskutik, gastronomia-kontzertua.
Sarituak
Cinéfilos & Gourmets sari-banaketako jaia barikuan, hilak 27, egingo da Areetako San Joseren jauregian. Aurten sarituak honako honeek izango dira: Yvone Blake, Franklin J.Shaffnerren Nicolas and Alejandra pelikularen jantzien diseinu onenari Oscar saria irabazi dauen figuringile ingelesa eta zinemako izar handien jantziak diseinau dituana, tartean Sofia Loren, Maron Brando, Audrey Hepburn, Ava Gadner eta Robert de Nirorentzat.... Isabel Prinz, Sancho Gracia eta Javier Merino aktoreak, Patricia Gaztañaga aurkezlea eta Aitor Elizegui sukaldaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!