Gaur hasiko da Canneseko 64. Zinemaldia, Woody Allenen pelikula barriagaz
2011-05-11 12:28 BarriakCanneseko 64. Zinemaldia gaur bertan hasiko da, Woody Allen zinemagile ezagunaren Midnight in Paris pelikuleagaz. Danetara, hogei film lehiatuko dira Urrezko Palmondoa lortu guran. Robert de Niro da aurtengo epaimahaiko presidentea.
Canneseko 64. Zinemaldia gaur bertan hasiko da, Woody Allen zinemagile ezagunaren Midnight in Paris pelikuleagaz. Danetara, hogei film lehiatuko dira Urrezko Palmondoa lortu guran. Robert de Niro da aurtengo epaimahaiko presidentea.
Izen handi asko dagoz aurten Cannesen, besteak beste, arestian aitatutako Woody Allen, eta horregaz batera, Lars Von Trier, Pedro Almodovar eta Nani Moretti. Zinemagile daniarrak Melancholia aurkeztuko dau, polemika handia izan eban Antichrist lanaren ostean. Almodovar espainiarrak, barriz, La piel que habito daroa Cannesera. Nani Moretti italiarrak Habemun Papam eskainiko dau, eta AEBetako Terence Malickek, The Tree of Life.
Zuzendariez gan, aktore ezagun-ezagunak batuko dira Cannesen. Zerrenda luzea da: Josie Foster, Catherine Deneuve, Faye Dunaway, eta abar.
Epaimahaiak maiatzaren 22an emongo dau ebatsia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!