Bizkaiko udalerriotako jai-esparruetan euskerea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-05-10 15:42 Euskerea berbagaiBizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.
Bizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz. Lankidetza-hitzarmen horri esker, besteak beste, hizkuntza-paisaia euskeraz agertzeko kartelak eta euskerazko musikea jasoko ditue AFADEko kideek BFA eta EUDELen eskutik.
Miren Dobaran, BFAko Euskara Sustatzeko zuzendariak Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen jarrera edegia nabarmendu gura izan dau, barraka guneetan euskareari leku bat egin nahi deutse aspaldidanik eta orain prest dagoz ekimena Bizkaia osora zabaltzeko.
Imanol Landak, barriz, aisialdiaren arloan eta eukerearen erabileran eta sustapenean aurrera pausuak emoten gagozala adierazo dau holako hitzarmenak tarteko dirala.
Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea) osotzen daben euskera zerbitzuak aurreko bi ekitaldietan (2009an eta 2010ean) ibili dira gure herriko jaietan ohikoak diran barraka-guneak euskalduntzeko ahalegin betean. Getxoko Udala izan zan aurrendaria ekimen honetan eta 2009an hizkuntza-paisaia euskeratzeko kartela diseinau eban. Urte haretan, Alkarbideren bitartez, Bizkaiko ganerako euskera zerbitzuen esku jarri zituan barraketan erabilteko kartel-eredu batzuk, barraketan irakurri geinkezan ohiko esaldi batzuk jasota, eta lau musika CD preparau eta Getxon jarritako barraketako kideei banatu eutsen.
Lankidetza-hitzarmenaren helburuak dira, alde batetik, Bizkaiko euskera zerbitzuek hasitako lana finkatu eta horri babesa emotea eta, bestetik, AFADEgazko hartu-emonak modu iraunkorrean lantzea euren jardueran euskerea sustatzeko behar daben aholkularitzea eta laguntzinoa bideratzeko. Esangura horretan, BFAk eta EUDELek Bizkaiko toki-administrazinoetako euskera zerbitzuen arteko lankidetzea eta koordinazinoa bultzatuko dabe AFADEren hizkuntza-eskakizunei erantzuteko eta ferialarien alkarteak, barriz, jasoten dauen materiala bialduko deutse alkarteko kideei eta jolas-ikuskizunetan erabilteko konpromisoa hartuko dau.
Lankidetza-hitzarmen honen iraupena urtebetekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da.
Ekimen honen jentaurreko aurkezpenean ondoko honeek izan dira: Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, Miren Dobaran; Getxoko alkate Imanol Landa (EUDELen izenean); eta AFADE elkarteko lehendakariordea, Juan Luis González.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!