IV. Huhezinema Eskoriatzan eta Aretxabaletan, maiatzaren 11n eta 12an

Bizkaie! 2011-05-11 14:19   Barriak

Maiatzaren 11n eta 12an Huhezinema zine jaialdiaren 4. aldia egingo da Eskoriatzan eta Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Aurten Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzan, bertan berbaldia emongo dau-eta.

Maiatzaren 11n eta 12an Huhezinema zine jaialdiaren 4. aldia egingo da Eskoriatzan eta Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Aurten Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzan, bertan berbaldia emongo dau-eta.

Aurtengo egitaraua aurreko edizinoen ildotik joango da. Aurten be dokumentalak eta film laburrak jaso dira, fikzinokoak eta animazinokoak. Eta horreetatik epaimahaiak hamar lan onenak sarituko ditu. Horreezaz gan, euskerazko lanik onena, film laburrik onena eta publikoaren lanik gustukoena sarituko ditue.

Maiatzaren 11ko ekitaldian, Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultadean. Hitzordua: arratsaldeko 17:30ean. Bertan, bere esperientzia personalaz berba egingo dau. 7:35 de la mañana film laburrari esker, Nacho Vigalondok sari asko irabazi zituan, eta izendapena lortu Oscarretarako. 2007an, barriz, bere lehenengo film luzea egin eban, Los Cronocrimenes izenekoa.

Berbaldiaz gan, maiatzaren 11n, Ikus-Entzunezko Komunikazinoko 3. eta 4. mailako ikasleen dokumentalak eta fikzinoko lanak ikusiko dira. Odei Esnaola eta Maider Juaristi ikasleek aurkeztuko ditue maiatzaren 11ko ekitaldiak, eurek irabazi dabe-eta castina, horretarako propio egindakoa.

Maiatzaren 12an, barriz, lehiaketa ofiziala egingo da Arkupe Kultur Etxean, Aretxabaletan. Bertan ikusiko dira epaimahaiak aukeratutako 10 filmak eta sariak banatuko dira. Ekitaldi hau Ainhoa Vitoriak eta Xabier Unanuek aurkeztuko dabe.


10 film aukeratuak

Jasotako lan guztietatik, epaimahaiak 10 lan honeek aukeratu ditu lehiaketa ofizialerako: Libre (zuz.: Iker Azkoitia), Uzkaili (zuz.: Jon Artola), Jugando con la muerte (zuz.: Paul Urkijo), El método Julio (zuz.: Jon Garaño), Hemen nago (zuz.: Maialen Sarasua), Marinel itsua eta itsasneskak (zuz.: Josu Arteaga), Hidden Soldier (zuz.: Alejandro Suárez), Los 4 mcnif ikos (zuz.: Tucker Dávila Wood), Artalde (zuz.: Asier Altuna) eta Daisy Cutter (zuz.: Enrique García eta Rubén Salazar).

Antolatzaileek aukeratutako 10 lan onenek 300€ko saria jasoko dabe, eta, horrezaz gan, epaimahaikideek 3 sari banatuko ditue: Ikus-Entzunezko 3. eta 4. mailako ikasleen lan onenari saria (Cassolo Saria), lehiaketa ofizialeko 10 lanen artean euskerazko lan onenari saria (Goiena Saria) eta Film Labur Onenari Saria. Era berean, ikusleek be hiru sari banatuko ditue: 3. mailako ikasleen Dokumentalik Onenari, 4. mailako ikasleen Fikzinoko Lanik Onenari eta ekitaldi ofizialeko 10 labur horreetatik Lan Onenari. Era berean, ekitaldi berean, Karlota Castrillo ikasleak Kartel onenaren saria jasoko dau, berak egin ebalako aurtengo kartel irabazlea, Kamera buruan eta euskal zinema munduan leloa dauena.

Aurtengo lehiaketa ofizialeko epaimahaia Asier Urbietak, Miren Gaztañagak eta Unai Guerrak osotuko dabe.


Antolatzaileak

Huhezinema HUHEZIk antolatzen dau, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, zehatzago esanda, Ikus-entzunezko komunikazinoko 4. mailako ikasle talde batek, Iban del Campo irakaslearen zuzendaritzapean. Erakusleihoa izan nahi dau Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko produktuentzat. Horregaitik, bertan tokia dabe zuzendari esperientziadunek eta hasi barriek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu