Borja Estankonak popa eta rocka buztartu ditu bakarkako lehenengo diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:53   Musikea

Borja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.

Borja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.

Disko biluzia dala nabarmendu dau Baga-biga etxeko Ritxi Aizpuruk prentsaurrekoan, gitarra eta ahotsa dira protagonista nagusiak. Estankonaren Arean proiektuagaz zerikusirik ez daukala azpimarratu dau Aizpuruk. Lan honetan Estankona bera agiri da, ekipaje barik, ganeratu dau.

Niretzako hasiera bat da hau, eta jaiotza guztiak ekipaje gitxigaz egiten dira, adierazo dau Borja Estankonak berak. Abesti guztiek istorio bat kontetan dabe, bakotxak bere nortasuna dauka. Badira batzuk popetik hurrago dagozanak, bai estiloagaitik bai berbakaitik; Ur horretatik edo Unean abestiak, esaterako. Eta, badagoz beste batzuk, surrealismo kutsua daukienak, berbarako, Narrasti magikoa.

Arean proiektua amaitu ostean, sortzaile legez, egoera larrian egon zala azaldu dau Estankonak. Egoerea gainditu egin dot, bizitza artistiko barria da hau. Asko poztu nau honek. Poztasun horretatik sortu dira abesti pop guztiak, adierazo dau arratiarrak. Erreferentzia musikalei jagokenez, rock anglosaxoia nabarmendu dau musikariak.

Artistearen mugak deskubridu gura ditu arratiarrak, horregaitik abiatu da bakarlari moduan. Nire mugak zeintzuk diran jakin gura dot, eta talden ezin neike holangorik egin. Bakarlari legez, ibilbide emonkorragoa eukiko dodala uste dot. Nire musikagintzeak noraino eroan ahan nauan ikusi nahi dot, azaldu dau. Halanda be, diskoan musikari biren laguntzinoa euki dau: Itxaso Etxebeste baxu-jolea eta Jimmy Arrabit bateria-jolea. Zuzenekoetan be eurekaz joko dauala aurreratu dau Estankonak.

Oraindino kontzertuak zarratu barik daukaz, baina laster data zehatzak jakinarazoko dituela esan dau arratiarrak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu