Ia hamar mila lagun batu zituan asteburuan Arrigorriagako XVI. Clown Jaialdiak
2011-05-12 11:07 KultureaArrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdiak irribarre zabalagaz itxi eban domekan XVI. edizinoa. Balorazino guztiz ona egin dabe antolatzaileek. Aurten 9.500 ikusle inguru hurreratu dira Arrigorriagara, eguraldia lagun. Hogei emonalditik gora eskaini ditue. Igaz, eguraldia nahiko eskasa izan arren, 6.000 bat lagun izan ziran. Ikusleek nabarmen egin dabe gora, arduradunek azpimarratu dabenez.
Arrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdiak irribarre zabalagaz itxi eban domekan XVI. edizinoa. Balorazino guztiz ona egin dabe antolatzaileek. Aurten 9.500 ikusle inguru hurreratu dira Arrigorriagara, eguraldia lagun. Hogei emonalditik gora eskaini ditue. Igaz, eguraldia nahiko eskasa izan arren, 6.000 bat lagun izan ziran. Ikusleek nabarmen egin dabe gora, arduradunek azpimarratu dabenez.
Aitatutako hogei emonaldietatik bost estreinaldiak izan dira; horreetako lau, Euskal Herrian estreinau dira lehenengoz(Jango Edwards & Tandarica Circus, Cía Passabarret, Circo Los eta El Espejo Negroren lanak), eta bat, Espainian (Irrwisch Theater). Euskal Herriko artistek bost ikuskizun aurkeztu ditue: Neska Kabaret eta Zirko Gala ikuskizunak, Mr. Red & Mr. Blue eta Gari, Montxo ta Joselontxo pailazoak eta Nalua clown-a. Kanpoko talde ezagunek be parte hartu dabe: Irrwisch Theater laukote austriarra, Jango Edwards estatubatuarra, Circo Los brasildarrak, Circo Claxon argentinarrak, Nakupelle finlandiarra, eta abar.
Clown eta pailazo jaialdiak umorea eta kalea ditu ardatz, horregaitik ikuskizun bi baino ez dira aurkeztu areto itxian. Ganera, aurten konpondu barri dan Udaletxeko Plaza erabili dau festibalak eszenatoki nagusi legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!