Munduko Jendeen V. Jaialdiaren aurretik kartel eta film laburren lehiaketak antolatu ditue
2011-05-12 13:58Munduko Jendeen Jaialdiaren bosgarren edizinoa Bilbon izango da, bagilaren 22tik 26ra bitartean, eta helburua da Bizkaian bizi diran 200 kultura baino gehiagoren topagune izatea barriro be. Jaialdia 65 alkartek baino gehiagok antolatzen dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz.
Munduko Jendeen Jaialdiaren bosgarren edizinoa Bilbon izango da, bagilaren 22tik 26ra bitartean, eta helburua da Bizkaian bizi diran 200 kultura baino gehiagoren topagune izatea barriro be. Jaialdia 65 alkartek baino gehiagok antolatzen dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz.
Jaialdiaren aurretik kartelaren diseinua aukeratzeko lehiaketearen deialdia egin dabe antolatzaileek. Aurten, topaketearen batzarrak aukeratuta, Mundu zabaleko emakumeak goiburua da kartelaren gaia. Lan originalak maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal dira Idazkaritza Teknikoaren bulegoetan (Ahislama elkartea, Lozoño kalea 29, beheko solairua, ezkerra, 48004 Bilbo). Sari bakarra emongo da: 300 euro irabazlearentzat. Horrezaz gan, irabazten dauen kartela edizino honen irudia izango da.
Aldi berean, film laburren lehiaketa bat be egingo da. Film horreek kamera digitalagaz edo sakeleko telefonoagaz grabau behar dira. Filmen gaia kartelarena izango da: Mundu zabaleko emakumeak. Lehiakide bakotxak film bakarra aurkeztu leike. Filmak Ahislama alkartearen egoitzan aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen (egun hori barne). Hiru sari emongo dira: 300 euro lehenegoarentzat, 200 bigarrenarentzat eta 100 hirugarrenarentzat.
Aitatau lehiaketen oinarriak erantsitako artxiboetan dozuez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!