Teknopolis programeak Bioteknologiaren komunikazinoaren eta dibulgazinoaren Asebio/Genoma España saria jaso dau

Bizkaie! 2011-05-11 12:27

Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengaitik jaso dabe saria. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira.

Elhuyar Fundazinoak ETBrentzat produziduten dauen Teknopolis programeak lehen saria irabazi dau Bioteknologiaren komunikazinoaren eta dibulgazinoaren Asebio/Genoma España sarietan, Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengaitik. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira. Cristina Garmendia Zientzia, Barrikuntza eta Teknologiako ministroaren eskutik jaso dabe saria Madrilen, CSICen egoitzan.

Bioteknologiaren komunikazinoa eta dibulgazinoa sustatzeko, Asebio alkarteak eta Genoma España fundazinoak bien izena daroan saria sortu dabe. Aurtengo irabazlea Teknopolis programea izan da, Elhuyar Fundazinoak ETBrentzat produziduten dauen programea zientziaren eta teknologiaren zabalkunderako. Epaimahaiaren ustez, Bizia laborategian ernaltzen denean erreportaje monografikoak ezaugarri honeengaitik merezidu dau saria: gaiaren gaurkotasuna, dokumentazino ona, irakurleari eragiten deutson inpaktua eta pizten deutson interesa, argitasuna eta dibulgazinorako egokitasuna. Saritutako erreportajea ikusgai dago Teknopolisen webgunean, euskeraz eta gaztelaniaz.

Lehenengo sariaz gan, hiru akzesit be emon dira: Cinco Días egunkariko Alfonso Simón Ruizi, Los biofármacos tocan el cielo erreportajearengaitik; Expansión egunkariko Sergio Saiz Peñari, Transgénicos made in Spain erreportajearengaitik; eta Público egunkariko Ainhoa Iriberri Morenori, Un medicamento para cada persona erreportajearengaitik.

Epaimahaia honako persona honeek osotu dabe: Fernando González Urbaneja, Madrilgo Prensaren alkarteko presidentea; Rafael Camacho Fumanal, Fundación Genoma Españako zuzendari nagusia; Isabel García Carneros, ASEBIOko idazkari nagusia; Miguel Ángel Quintanilla Fisac, Estaduko Ikerketa eta Unibersidadeko idazkari ohia; eta Emilio Muñoz Ruiz, CSICeko presidente ohia.


Teknopolis

Teknopolisek 12 urte daroaz ETBko kateetan zientzia eta teknologia zabaltzen. Hain zuzen be, apirilaren 3an emitidu zan 300. programea. Denporaldi honetan, Beñardo Kortabarriak zuzentzen dau Teknopolis programea, eta Oihana Jauregik aurkezten dau. Lan-taldea ondokoek osotzen dabe: Alaitz Ochoa de Eribe, Inma Alvarez, Bego Zubia, Manex Urruzola, Iñaki Leturia eta Nagore Rementeria. Programea domeketan, 10:00etan, emoten da ETB2n, eta, 15:15ean, ETB1en; eguaztenetan, barriz, ETB3n emoten da, 23:00etan. Bestalde, saio guztiak ikusgai dagoz http://teknopolis.elhuyar.org webgunean.

Teknopolis egiteko, Elhuyar Fundazinoak ondoko babesleen laguntza jasoten dau gaur egun: Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ikerbasque; Euskal Herriko Unibertsitatea; Mondragon Unibertsitatea; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu