Bertsolari Gaztetxuen Eguna 2011

Bizkaie! 2011-05-11 11:51   Bertsolaritzea

Bertsolari Gaztetxuen Eguna eta Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea datorren astelehenean, hilaren 16an, izango dira Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.

ALBE, Algortako Bertsolari Eskoleak antolatzen dau Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren laguntzaz. Egun horretan, Balendin Txiki V. Bertso Paper Lehiaketearen sariak banatzen ditue.

Bertsolari Gaztetxuen Eguna datorren astelehenean, hilaren 16an, izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Egitarauari goizeko 10:00etan ekingo deutsie eta ekitaldiak 11:30-11:45 bitartean amaiatuko dira. Aurkezleak: Beñat Vidal eta Nahikari Ayo izango dira.

Egitarauan ikasleen saioa (geletan preparautako bertsoak); bertso-jolasak (bertsolariakaz); Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea; bertso-saioa: Arrate Illaro, Onintza Enbeita eta Ander Solozabal bertsolariakaz; eta bertso-paperak jaialdiari amaierea emoteko.


Balendin Txiki V. Bertso-Paper Lehiaketea

Aurten be laugarren aldiz dator Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiakete. Aurreko hiru edizinoetan, 300dik gora bertso jaso zituen. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritzea hezkuntza arautuaren barruan lantzen dabenak (LHko 5 eta 6.mailak).

Eskolarteko Txapelketan egiten dan legez, gai bat emon jake: zer eskatuko zeunskio zure herriko alkateari? Zortziko txiki bategaz erantzun beharko deutsie eta gainera eskatzen daben horren irudia egin beharko dabe.

Sariak, maiatzaren 16an emongo doguz Bertsolari Gaztetxuen XI. Egunaren barruan. Arrate Illaro, Onintza Enbeita eta Ander Solozabal bertsolariek sariak emongo ditue, Imanol Landa Getxoko alkateagaz batera.

Getxoko lehen hirurak eta eskola bakotxeko bi onenak sarituko ditue.

Parte hartuko daben eskola eta ikastolak honakoak izango dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.

Txapelketea eta Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Algortako Bertsolari Eskolaren arteko alkarlanaren fruitua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu