Juan Manuel Gandarias katedraduna eta Medikuntza Fakultatearen fundatzailea hil da

Bizkaie! 2011-05-11 18:16

Atzo hil zan Juan Manuel Gandarias Bajón Fisiologia katedraduna, 87 urte zituala. Medikuntza Fakultateko lehen dekanoa izan zan, eta Leioako Erizaintza Eskolako lehenengo zuzendari legez, lan erabagigarria egin eban UPV/EHUn osasun arloko ikasketak garatzeko.

Atzo hil zan Juan Manuel Gandarias Bajón Fisiologia katedraduna, 87 urte zituala. Medikuntza Fakultateko lehen dekanoa izan zan, eta Leioako Erizaintza Eskolako lehenengo zuzendari legez, lan erabagigarria egin eban UPV/EHUn osasun arloko ikasketak garatzeko.

Juan Manuel Gandariasek irakasle-karrerea Valladolideko unibersidadean hasi eban. Katedra Salamancako unibersidadean lortu eban. 1969an, unibersidade horretatik Bilbora etorri zan Medikuntza ikasketak martxan ipinteko Medikuntza Fakultateko lehen dekano-komisario moduan. 1970ean Medikuntza Fakultateko dekano izendau eban eta 1975ean, Justo Mañas Bilboko Unibertsitateko erretore zala, Ikerketa errektoreorde kargua hartu eban.

Leioako Erizaintza Eskolako lehenengo zuzendaria izan zan, hain zuzen be 1978tik 1984ra arte. UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean Fisiologia saileko zuzendaria izan zan denpora luzez. Erretirau ostean, irakasle emeritu jarraitu eban EHUn, 2000ra arte.

Azkenengo urteotan lan handia egin eban Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiaren presidente legez. Kargu horretan akademia eta unibersidadea lotzea lortu eban.

Juan Manuel Gandariasen figureak, adierazo du Iñaki Goirizelaia erretoreak, gure unibersidadearen aitzindariak gogorarazoten deuskuz. Bere moduko personei zor deutsegu gure erakundea dan modukoa izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu