'Nabarra' aldizkariak ibilaldi literarioa antolatu dau Durangaldean

Bizkaie! 2011-05-12 13:23   Kulturea

Orain dala urtebete sortu zan Bilbon Nabarrak Kultur Elkartea, eta ordutik Nafarroan egiten zan Nabarra aldizkaria Bizkaian argitaratzen dabe. Urteurrena ospatzen hasi gura dabe Nabarrakoek, horregaitik literatur-ibilaldi interesgarria atondu dabe maiatzaren 14an, zapatua.

Orain dala urtebete sortu zan Bilbon Nabarrak Kultur Elkartea, eta ordutik Nafarroan egiten zan Nabarra aldizkaria Bizkaian argitaratzen dabe. Urteurrena ospatzen hasi gura dabe Nabarrakoek, horregaitik literatur-ibilaldi interesgarria atondu dabe maiatzaren 14an, zapatua.

Nafar erresuma egon zan behin Durangaldean eta haren arrastoak geratzen dira gaur egun. Horreen atzetik joatea eta ibilaldi literario legez hareek gogoratzea Nabarrak Kultur Elkarteak Bizkaian urtebete egin dauela ospatzeko modu egokia begitandu jaku, adierazo dabe aldizkariaren arduradunek. Deialdia edegia da, edonork parte hartu leike.

Goizeko hamarretarako egin dabe hitzordua, Abadiñoko Txanporta Plazan. Abadiñotik Atxarteraino abiatuko da taldea, eta ostean, Asortxartetik Aistxiki mendira igongo dabe. Arrastian, Durangon bisita gidatu egingo dabe, eta Joseba Sarrionandiaren testuen irakurraldia egingo da.

Igazko maiatzean, Nabarraren 110. zenbakia argitaratzeaz batera, aldizkariko lantaldeak ezin ebala aurrera egin jakinarazo eban. Egoera ekonomikoak eta Nafarroako Foru Gobernuaren laguntza faltak itota, ezinezkoa zan segidutea. Orduan, Nabarrak Kultur Taldea sortu zan Bilbon, eta azkenengo urtebetean urian bertan egin dabe aldizkaria. Ia bi mila harpidedun daukaz Nabarrak. Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoaz, eta harpidedunen babesari esker, Nabarra proiektuak aurrera jarraitzen dau. Bagilean, lehenengo urteurreneko ospakizunek Bilbon bertan jarraituko dabe, Bizkaiko uriburuan be nafarren arrastoak topetako.

Zapatuko egitaraua:

- 10.00: Hitzordua, Abadiñoko Txanporta Plazan

- 10.15. Urteera ibilgailuz, Atxarteraino

- 10:30: Oinez, Aistxiki mendira

- 11.15: Aistxikin izan zan gotorlekuari buruzko berbaldia eta hamaiketakoa.

- 11:45: Itzulera, Durangora.

- 13:00: Txikiteoa, Durangon.

- 14:30: Bazkaria (Izena aurretiaz emonda nbr.aldizkaria@gmail.com helbidean).

- 16:00: Durangon, kalez-kale, iraganaren hondarren bila. Bisita gidatua.

- 18:00: Etxaburu dorrera, ibilgailuz.

- 18:00: Joseba Sarrionandiaren testuen irakurraldia:

- Ginebra erregina erbestean (Narrazioak liburukoa, Etxaburun kokatua)
- Nabarra aldizkarian argitaratuak.
- Partaideek hautaturiko beste testu batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu