Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak jaso dabe Max saria
2011-05-10 18:29 sariak-autortzakBart egin da Max sarien XIV. edizinoa Kordobako Gran Teatro antzokian eta euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek irabazi dabe Aitarekin bidaian lanagaitik.
Bart egin da Max sarien XIV. edizinoa Kordobako Gran Teatro antzokian eta euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek irabazi dabe Aitarekin bidaian lanagaitik.
Gaitzerdi talde bizkaitarra eta Atikus talde nafarra, barriz, ikuskizun barri onenaren sari barik gelditu dira. Azkenean, Rayuelaren Dogville-k eroan dau sari hau.
Kontuak kontu, zazpi sari irabazita La función por hacer izan da irabazle nagusia. Miguel Ángel del Arcok idatzitako obra hau Pirandelloren Sei Personaggi in Cerca d'Autore lanaren moldaketa librea da. Irabazi dituan Max sarien artean Antzerkiko Ikuskizun Onenaren saria nabarmentzen da. Hamar izendapen zituan Blancanieves Boulevard, bestalde, esku-hutsik itzuli da.
Emakumezko aktore protagonista onenaren saria Vicky Peñak jaso dau, Marburg antzezlanean egindako lanagaitik. Gizonezko aktore protagonista onenaren saria Carlos Hipólitok lortu dau (Glengarry Glen Ross).
Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onenaren Max saria Manuela Pasok eskuratu dau, eta gizonezkoen kategorian Raul Prieto nagsuitu da. La función por hacer antzezlanean egindako lanagaitik saritu ditue biak.
Emakumezko jantza interprete onenaren saria Sol Picok irabazi dau, El ball lanari esker, eta gizonezkoen saria Israel Galvanentzat izan da, La lucha libre vuelve al Price obreagaitik.
Eszena zuzendari onenaren saria Miguel del Arcok irabazi dau La función por hacer ikuskizunean egindako lanagaitik. Antzerkirako egokitzapen onenaren, arte eszenikoen enpresari edo produktore onenaren eta argiztapen onenaren sariak be irabazi ditu lan horrek, azken hori Juanjo Llorensen lanari esker.
Musika zuzendari onenaren saria Joan Miquel Pérezek irabazi dau, Pegados lanagaitik, eta eszenografia onenaren saria Andrea d´Odorikorentzat izan da (Glengarry Glen Ross). Elisa Sanz (Nubes) izentau dabe jantzi-diseinatzaile onena.
Gainera, Max sari iberoamerikarra Festival del Sur-Encuentro Teatral Tres Continentes jaialdiak irabazi dau. Joera barrien saria Madrilgo Koreografia Lehiaketeak eskuratu dau, eta Kritikearen saria Pariseko Don Quijote jaialdiak.
José Monleónek jaso dau Ohorezko Saria, eta Natalia Millán, Fernando Tejero, Ángel Ruiz, Chema Noci eta Toni Cantó aktoreek eta Juan Carlos Rubio zuzendariak bideratu dabe sariak banatzeko Kordoban egin daben ekitaldia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!