'Karosi', Siroka taldearen disko-liburu barria plazan
2011-05-10 15:31 MusikeaMusikea ez eze, liburua be badakar Sirokaren lan barriak. Karosi lan osoa lehentasunak kontzeptuan oinarritu da. Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horreek guztiak abestien bidez eta istorioen bidez deskribidu ditue eta emoitza legez 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio sortu ditue.
Karosi disko-liburua zortzi hilebeteko lanaren emoitzea da. Musikeari jagokonez, diskoaren lehenengo 8 abestiak Urdulizeko Tio Pete estudioan grabau ditue 2011ko martiaren 11 eta apirilaren 9 bitartean Karlos Zubiaga teknikoaren eskutik eta Jabi Palaciosen produkzinoagaz. Azken abestia Bihotzetatik zintzilik Etxerat alkartearentzat grabau eben 2010eko bagilaren 19 eta 20an Andoaingo Garate estudioan Martxel Arkarazoren eskutik.
Musikearen aldetik, taldeak eboluzionau egin dau eta bigarren lan honetan funky, pop eta soul ukutuak dituan rock musikea dakar. Ahots melodikoa, erritmo Jantzagarriak eta sinpletasuna dira osogai nagusiak. Euskal Herriko errealidadean kokatuak, bidebakokerien salaketak eta inponidutako sistemearen aldaketarako pasinoak gidatzen dabe taldekideen ideologia.
Horrezaz gan, musikea ez eze, liburua be badakar Sirokaren lan barriak. Karosi lan osoa lehentasunak kontzeptuan oinarritu da. Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horreek guztiak abestien bidez eta istorioen bidez deskribidu ditue eta emoitza legez 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio sortu ditue.
Abestien hitzak, Sirokaren berezko uztaz gan, Ruben Riverok, Jone Uriak, Mikel Etxaburuk, Beñat Hach Embarek-ek eta Gotzon Barandiaranek egin ditue eta ipuina Sirokaren berezko produkzinoa izan da. Nortasuna, hizkuntzea, adiskidetasuna, askatasuna, burruka, denporea, gozamena eta maitasuna lako lehentasunetan oinarritutako 9 abesti eta 9 istorio. Eta istorioan barruratzeko Karosi eta Rosika protagonisten gidaritza parebakoa izan dabe.
Kolaborazinoetan, barriz, Xabi Solano (Esne Beltza), Ines Osinaga (Gose), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan) eta Endika Abella (121Krew) azpimarratu behar dira.
Beste alde batetik, aitagarria da Hi Vascofona! abestiaren bideoklipa be grabau dabela Markos Arroyoren ardurapean eta laster egongo da ikusgai.
Siroka taldeak autogestinoaren apustua egin dau, ezelako diskoetxe komertzial nagusien laguntza barik. Musika librearen alde egin dogu apustu. Hasieratik, MusikHerria herri diskoetxearen sortze prozesuan parte hartu dogu eta diskoetxe horregaz atara dogu lana. Izan be, diskoetxearen 77. lana da gurea. Proiektu musikal eta saiakera kolektibo hau bultzatzeko eta gauzak beste modu batean egin daitekezala eta dana idatzia eta amaitua ez dagoela frogatzen jarraitu nahi dogulako'.
Sirokaren Biografia
Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zan. Ezagunak ziran lagun batzuk abesti bi sortzeko asmoagaz batu ziran eta egindakoak sortarazotako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri eben.
Taldekideak Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) dira eta danak beste musika talde baztuetatik etorritakoak dira, besteak beste, Apurka eta Hutsa, Keats eta All Nighters’, Feos Pero Majos eta Zein da Zein? edota Kloratita taldeetatik.
Sirokaren aurkezpen bira
* Maiatzak 14, 22:00etan, Getxoko Andra Mariko jaiak (Plazan) + Obrint Pas.
* Maiatzak 28, 21:30ean, Irungo Elkartasun Gaua (Landetxako frontoian) + Governors + Txapelpunk + Rat-zinger.
* Bagilak 3, 22:00etan, Iruñeako Arrosadiako jaiak (Plazan) + Vendetta + Skatu.
* Bagilak 10, 22:00etan, Kurkudi Herriko Taberna (Leioa).
* Bagilak 11, 22:00etan, Igorreko jaiak (Plazan) + Feos Pero Majos.
* Bagilak 17, 22:00etan, Balmasedako Herriko Taberna.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!