Kirmen Uribe Bartzelonako Nazinoarteko Poesia Jaialdian
2011-05-11 11:09 KultureaUribe nazinoarteko beste zortzi egilegaz batera taularatuko da, Jerome Rothenberg (AEB), Kgafela oa Magogodi (Hegoafrika), Arnaldo Antunes (Brasil), Pamela Z (AEB), Luis Alberto de Cuenca, Núria Martínez Vernis Valentí Puig eta Vicenç Altaióregaz batera, hain zuzen be.
Kirmen Uribek Bartzelonako XXVII. Nazinoarteko Poesia Festibaleko sarrera irakurraldian parte hartuko dau. Irakurraldia Palau de la Musica Catalana ikusgarrian izango da gaur, hilak 11, iluntzeko 20:30ean. Uribe nazinoarteko beste zortzi egilegaz batera taularatuko da, Jerome Rothenberg (AEB), Kgafela oa Magogodi (Hegoafrika), Arnaldo Antunes (Brasil), Pamela Z (AEB), Luis Alberto de Cuenca, Núria Martínez Vernis Valentí Puig eta Vicenç Altaióregaz batera, hain zuzen be.
Bartzelonako Proa argitaletxeak Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) liburuaren katalanezko bersinoa argitaratu barri dau Mentrestant agafa'm la mà izenburupean. Liburua gaztelania, frantsesa, ingelesa eta errusierara itzuli da gaurdaino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!