Egun batzuk besterik ez Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko
2011-04-26 12:09 Musikea2011ko Aste Nagusirako antolaketa lanak abian dagoz eta horregaz batera baita Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldia be. Erakustaldian parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea apirilaren 28an amaituko da.
2011ko Aste Nagusirako antolaketa lanak abian dagoz eta horregaz batera baita Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldia be. Erakustaldian parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea apirilaren 28an amaituko da.
Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dabe. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.
Maketak aurkezteko epea martiaren 29an hasi zan eta apirilaren 28ra arte, bi egunak barruan, egongo da zabalik. Beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie. Taldeen hautaketan emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari aparteko garrantzia emongo jake.
Taldeek gitxienez 4 kanta original batzen dituan demo maketea aurkeztu beharko dabe. Honegaz batera taldearen biografia eta hartu-emonetarako datuak bialdu beharko ditue (hizkuntzea, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera:
Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila
Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia
Zabalgune Plaza 11, 1. pisua
48009 Bilbo
Taldearen izena eta musika mota gutun azalean argi idatziko dira. Parte-hartzaileek momentu guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko ditue.
Bertoko taldeentzako eremua Aste Nagusian
1985ean hasi zan Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren Erakustaldia, pop-rock musikearen munduan aurrera egin nahi daben Bizkaiko taldeak laguntzeko helburuagaz. Denpora honetan 1500 maketa baino gehiago aurkeztu dira. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren ekimen honi esker 200 talde baino gehiago ezagutzera emon dira jentaurrean Aste Nagusiko kontzertuetan.
Erripa Kaia, Unamuno Plaza, Arenaleko Pasealekua, Bailen Kalea eta Bilborock-La Merced aretoa erakustaldi honen eszenatoki izan dira. Urteetan zehar jaietako erreferente musikala bihurtu da eta uriko eta Bizkaiko musikarien topagune. We Are Standard, Zodiacs, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn Of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile edo Gora Japon lako taldeak gaur egungo musika eszenan arrakastatsuak dira eta Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop Rockaren Erakustaldian emon zituen euren lehenengo pausuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!