Asteon 'No tengas miedo' pelikula barria estreinauko dau Montxo Armendarizek

Bizkaie! 2011-04-26 13:01   Barriak

Montxo Armendariz zinema zuzendariak No tengas miedo pelikulea estreinauko dau barikuan, hilaren 29an. Adinbakoek sufriduten dituen sexu-gehiegikerien ingurukoa da zinegile nafarraren film barria. Michelle Jenner, Belén Rueda eta Lluís Homar aktoreak dira protagonista nagusiak.

Pelikulako personaia nagusia Silvia (Michelle Jenner) da; umezaro gogorra bizi izan dau, aitaren sexu-gehiegikeriak dirala eta. Hogeita bost urte dituala, bizitza barria hasteko prest dago. Lehenaldiko persona, sentimendu eta emozinoei aurre egin nahi deutsie neska gazteak; holan, bildurraren aurka burrukan eginez, bere buruaren jaube izan gura dau.

Montxo Armendarizek adierazo dauenez, zinemeak ondo pasetako balio leike, baina aldatu beharreko errealidadeak be erakutsi leikez. Lagun psikologo eta psikiatren bidez, izan dau gehiegikeriak jasaten dituen personek izandako ondorioen barri. Personok egunero, ausardia itzelagaz, euren bizitzak berregiteko ahalegina egin behar izaten dabe. Gaiak erakarri ninduen, eta lanean hasi nintzan, azaldu dau zinegile nafarrak. Prozesua urtebetekoa izan da, eta hileotan momentu gogorrak bizi izan ditu, errealak izan arren ulertzeko oso gatxak diran bizipenak entzun ditualako. Asko ikasi dauela autortu dau Armendarizek, eta aurreretxi asko ahaztu dituala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu